Interneteko albistegia

Euskaratua dago jada Twitterren interfazea

Sustatu | 2012-08-06 : 22:57

Itzultzaile boluntarioek eta zenbait lagunek (bereziki Lander Arbelaitz Argiako kazetariak) egindako lanak eman du emaitza: Twitterren interfazea euskaratua dago jada.

Twitter euskaraz

Terminologiari begiratuta, horra hautu batzuk:

  • Txio, txioak. Mezu bakoitza.
  • Txio berria egin edo Txiokatu.
  • Bertxio (retweet izena) eta Bertxiotu (retweet aditza)
  • Joerak (trending topic)
  • Gogokoa (Favorite)

Agian oraindik eztabaidatuko dugu aukera hauen gainean, baina horren gainetik, inportantea da tresna honen hizkuntza zerrendan euskara agertzea.

Interfazeak nahiko txukun aurkitu ditugu, nahiz eta lokalizazio lanetan ohikoak diren erroreren batzuk ere topatu: 6 txio berriak, abisatzen dizu sisteman, pluralaren kudeaketa ez oso txukunaren ondorioz (agian ez dago egoki lokalizatuta edo dokumentatuta).

Twitter kontua baduzu, hemendik aukeratu dezakezu euskarazko interfazea.

Erantzunak

| 2012-08-07 : 00:24 | #1

Iradokizun bat "Joerak" edo trending topic esateko: "Hitzetik hortzera"

trending topic izan edo bihurtu: "hitzetik hortzeratu".

;-)

| 2012-08-07 : 13:07 | #2

Bitxikeria bat. Nonbait 'Bertxiotu' aditza Nor-Nork da singularrean eta Nor-Nori-Nork plurala denean.


Argazkiak.org | Bertxiotu © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu