Teknologia albisteak
13

Madonna eta Kalakan mundu biran elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-02 : 10:06

Astean zehar iritsi zitzaizkigun oihartzunak Tel Aviv hiritik, Madonnaren bira berriko entseguetan euskal talde bat zela, Kalakan, eta Aldapeko kantatzen zutela... Bideoak ere filtratu ziren. Entseguak igarota, bira hasi da. Maiatzaren 31n izan zen lehen kontzertua Tel Aviv-en eta hangoa da irudi hau.

Youtube-n zenbait bideo amateur agertu dira jendeak ostegun gauean Tel Aviv-en grabatuak. Uste dugu Kalakan agertzen dela hiru kantuko sekuentzia batean espektakuluan.

Sekuentzia hasten da Open Your Heart eta Aldapeko kantuaren nahasketa edo medley batekin. Kalakan.-ekoak hastean, sagardorako sagarra joten erakusten duten irudiak erakusten ditu atzeko bideoak, eta euskal ukituko koreografiarekin ari dira denak dantza eta bira (eta denok, "jo! jo!" kantari, Maddonak Sagarra jo! batekin amaitu arte)

Zera da guztiaren sekuentzia, agian biran zehar errepikatuko dena:

  • Open Your Heart -en bertsio bat
  • Horrekin jarraian bat egiten du Aldapeko Sagarraren kantuak.
  • Bakearen aldeko diskurtso bat sartu zuen ondoren Isralegoan Madonnak
  • Masterpiece kantua.

Hemengo bideo honetan sekuentzia oso hori dago, ez kalitate onegian.

Masterpiece kantuan ere Kalakan-ekoek protagonismo handia dute. Goiko argazkia une horretakoa da, eta behean itsatsi dugun bideoak kalitate hobean erakusten du hau.

 

(bideo aldaketa 2012tik 2023ra, Masterpiece kalitate hobean Kalakanekin)

Biraren hurrengo datak hemen daude. Bihar Abu Dabin izango da. Gugandik gertuago, ekainaren 20 eta 21ean Bartzelonan, eta uztailaren 14an Parisen. Europako azken data uztailaren 24an izango da, Nizan (Proventzan).

Erantzunak

leire narbaiza
2012-06-02 : 17:54

Azken bideoan adi egonez gero, 3:10 minututik aurrera (oso denbora laburrean) ikus liteke Kalalaneko batek, Jaxanmixel Bereauk (ile luzedunak, eskumatan agertzen denak) bernetan dantzariek eramaten dituzten txintxarriak daramatzala, hainbat dantzatan erabiltzen direnak, Durangaldeko "Dantzari dantzan" adibidez.


2005-05-28_Euskal Jaia Eibarren 213


Goio Arana
2012-06-02 : 18:21

Bitxia da halako izar bat euskaraz kantatzenn ikustea. Kantatzen eta dantzatzen, izan ere, lehenengo bideoaren 5. minututik arrera hor ari dira denak aurrezkua dantzatzen.

Goio Arana
2012-06-03 : 00:36

Iparraldeko Euskal Irratiak-en elkarrizketa egin diote Thierry Biscaryri, Kalakan taldeko kideari. Elkarrizketan kontatzen du, besteak beste, nola ezagutu zuten Madonna eta nola iritsi diren berarekin lan egitera.


Hemen dago entzungai: Kalakan taldekoekin elkarrizketa


Iñaki Lazkano
2012-06-03 : 23:43

Oso ondo.Denok pozik, ipurdiko zulotik Bilboko ura darigula. Gora gu ta gutarrak!!
ETA PALESTINARRAK??
Madonna oso maja, She is amazing!! baina, bere aktuazioak Boikot kanpaina ahuldu baino ez du egiten.
Palestina, Euskal Herria bezala, bere askatasunaren aldeko borrokan diharduen herria da, gure elkartasuna behar dute.
Bai, neu ere pozik, Madonna euskaraz!! Baina,ez palestinarrei lapurtutako lurraldeetan,mesedez. ISRAELI BOIKOTA!!

Juanan
2012-06-04 : 10:31

Bizkaiko dantzari dantzako jantzariek belaunpean daramatzatenak "txilinak" deitzen dira.

Sustatu
2012-06-04 : 12:13

Espektakuluaren hasieran bertan ere, euskaraz hasten dira! Halako tankera erlijiosoko kontu batekin hasten dira, Galiziako Santiagoko katedraleko botafumeiro bat, eta hiru fraide, budista itxurakoak irteten dira... Kalakan-ekoak dira horiek, eta euskaraz hasten dira.



Zuberera dela iruditu zaigu, baina ez dugu kantu zehatz bat identifikatu. Hitzetan Madonna, otoitzak, zerütik... hitz batzuk harrapatu ditugu. Baliteke apropos espektakulurako idatzitako zerbait izatea. Goiko bideoa berria da, bart gaueko Abi Dhabiko kontzertuaren irekiera. Une bera Tel Aviv-ekoan.


Hodei
2012-06-04 : 13:33

Hau ere kontatu beharko dugu ez?
Palestinako eragile ugarik aspaldi egin zuten Israelen zapalkuntza gainditzera bidea Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarako deia. Tartean, boikot kulturala indartzeko, Israelen jotzeari uko egin diote jada hainbat artistak: Carlos Santamaria, Elvis Costello, U2, Bruce Springsteen, ... Madonnak badaki Israelen jota, eta itxurazko diskurtso bakezaleen gainetik, Estatu genozida bati itxura "normalizatu eta demokratikoa" ematen diola, kilometro gutxitara apartheidak egunero palestinarrak hiltzen dituen bitartean.
Ondo dago gure hizkuntza nazioartean entzutearekin poztea, baina kontuan hartu zertarako erabili den kasu honetan. Palestinarrek diotena ere entzun beharko genuke, hain polita eta ikusgarria izan ez arren.

"Campaigners angry at human rights abuses against the Palestinian people – symbolised by Israel's policy of demolishing the homes of Palestinians and allowing Israeli settlers to take over their land – are demanding a boycott of Israeli venues in a campaign that echoes the 1980s protests against South Africa and the infamous venue Sun City.

Last week Madonna came under fire for her decision to perform in Israel to kick off her world tour last Thursday. "By performing in Israel, Madonna has consciously and shamefully lent her name to fig-leafing Israel's occupation and apartheid and showed her obliviousness to human rights," said Omar Barghouti of the Palestinian Campaign for the Academic and Cultural Boycott of Israel..."

http://www.pacbi.org/etemplate.php?id=1903

Txopi
2012-06-04 : 19:36

Nork dantzatuko ote du soinutxo hori... Adibidez Madonnak :-)



Erabat ados Iñaki Lazkano eta Hodeirekin.

Josseba
2012-06-06 : 00:16

Ai ama!



Ni ere ados nago Iñaki eta Hodeirekin, zer egingo diogu ba!



Baina utzidazue kritikatxo bat egiten:



Joer, benetan, zein nekeza den euskaldun konprometitua izatea. Ez dugu berri pozgarrietarako zirrikiturik. Danari kaña.



Kasualitatea ere! Maddonak, non eta Israelen hasi behar du euskaldun guztioi irribarrea sortarazi digun jira marabillosoa! Joan ahal zen munduko beste edozein tokitara... Bueno, ez: edozein tokitara joanda ere, izango genuen egurra emateko tarterik.



Nik, bideoa ikusita, poza sentitu dut. Espektakulu kutrea, nire iritziz, baina harro sentitu naiz Kalakanekoez, ez dakit nola azaldu.



Eta burura etorri ez zaidana, momentu batean ere ez, boikotarena izan da. Mundanoegia bihurtzen ari ote naiz?



Zein nekeza den euskaldun ezkertiar ekologista internazionalista feminista izatea. Eta, hala ere, izaten saiatu behar!

Borja
2012-06-06 : 10:59

Otoitz moduko hori 3:06tik 3:56ra hemenego (http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/B/BordesNoelen005.htm) lehen bertsoa da.

iñaki
2012-06-06 : 12:22

Euskaldunok Israeli egiten zaion boikota bultzatu behar omen dugu, baina bitartean palestinarrek harremanak lantzen dituzte Espainia eta frantziarekin.

Jozulin
2012-06-06 : 14:15


Hona hemen Kalakan taldearen MySpace txokoa. Bertan dago, besteak beste, Sagarra jo! kanta sonatua.



SAGARRA JO !

iñaki
2012-06-07 : 15:19

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago