Teknologia albisteak

Asteburu honetan ospatuko da Literaturia 2012 Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-29 : 11:05

Badator Literaturia. Ostiraletik igandera bitartean literaturaren topagunea ospatuko dute Larrabetzun. Antzerkiak, mahai-inguruak eta errezitaldiak izango dira, ohi bezala, asteburu honetan. Beste ekitaldi batzuen artean, Estepan Urkiaga Lauaxeta gogoratuko dute musika eta hitza uztartuz. Herriko plaza, eskola, Hori Bai Gaztetxea eta Anguleri Kultur Etxea bihurtuko dira, beste behin ere, Literaturiako eszenatoki.

Literaturia ez da euskal liburuen azoka hutsa, horren baitan antolatutako ekitaldiek nortasun berezia ematen diote, eta horretan lagunduko dute euskal literaturgintza eta musika arloan dabiltzan hainbatek.

Egitaraua

Ekainak 1, ostirala

  • 10:00etatik aurrera, eskolako umeentzat Anguleri kultur etxean: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako antzezlana. Artedrama eta Dejabu panpin laborategia
  • 22:00 Lauaxeta: Ez zuten poeta fusilatu. Plazan.
  • Musikariak: Gari, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Francis Diez, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Xabi Strubell eta Petti.
  • Narratzaileak: Ane Zabala, Goizalde Landabaso eta Edorta Jimenez.

Ekainak 2, larunbata

  • 10:00-11:30: Euskal Herriko irakurle taldeen arteko mahai-inguru irekia, 111 Akademiaren gidaritzapean: Nork erakusten digu zer irakurri? Zeren arabera hautatzen ditugu liburuak?
  • 12:00- 14:30: Liburuen aurkezpenak. Nobela, antzerkia eta saiakerak. Angulerin.
  • 12:00 Literaturiatxua (umeentzako egitaraua)
  • 15:00 Bazkaria, eskolako jantokian.
  • 18:00etan Literaturiatxua: Leihotik mundura antzezlana, Hori Bai gaztetxean.
  • 18:30: Xentimorik gabe antzezlana. Plazan.
  • 20:30: Xabier Montoia. Plazan
  • 23:00: EH3 kolektiboak Koldo Izagirreren Teilatuko lizarra liburuko letrekin osatutako hip hop emanaldia, Hori Bai gaztetxean.

Ekainak 3, igandea

  • 10:00 - 11:30: Mahai-ingurua: Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala
  • Unai Elorriaga, Iban Zaldua, Iñigo Roke, Xabier Mendiguren. Moderatzailea: Miren Ibarluzea (EIZIE)
  • 12:00 - 14:30 Liburuen aurkezpenak. Poesia, itzulpenak, narrazioak... Anguleri kultur etxean.
  • 12:00: Literaturiatxua (umeentzako egitaraua)
  • 15:00 Herri Bazkaria
  • 17:30: Bertso-trama literarioa plazan, Igor Elortza eta Jon Maiarekin. Tramagilea: Josu Goikoetxea
  • 19:00: Poesia errezitaldia
  • Iñigo Astiz, Ione Gorostarzu, Eric Dicharry, Jose Inazio Lasa, Atarami...
  • 20:30: Mugaldekoak emanaldia gaztetxean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago