Teknologia albisteak
3

Eurovision 2012 Azerbaijanen, eta hemen euskaraz, Euskovision (larunbatean)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-24 : 21:05

Azken hiru urte hauetan bezala aurten ere Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera. Datorren larunbatean, Baku-n (Azerbaijanen) izango da Eurovision, eta etxean bazaudete, primeran pasatuko duzue Sustatu.com eta telebista aldi berean piztuta.

Coveritlive aplikazioa erabiliz, zuzeneko txat baten eran komentatuko dugu Eurovision. Ikusi iaz edo aurreko urteetako jardunak. Katxondeoa da, sinetsi, oso ondo pasatzen da.

Aurreko urteetan bezala, irudi eder bat prestatu du La Personnalite-ko Goio Telletxeak:


Argazkiak.org | Euskovision 2012 © cc-by-sa: sustatu

Finala larunbatean izango da Azerbaijango hiriburuan, Bakun. 21.00etan hasiko dira kantari, baina 20.00etan konektatuko gara.

Finalerako sei herrialde sailkatuta daude jada. Pribilegio historikoen ondorioz, Espainia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia; eta iaz irabazi zutelako, Azerbaijan. Bi finalaurreko egingo dira asteartean (21) eta ostegunean (23), biak telebistaz ematekoak 21.00etan, eta bakoitzetik 10 herrialde sailkatuko dira.

Erantzunak

Sustatu
2012-05-23 : 11:38

Atzo izan zen lehen finalaurrekoa, eta 10 herrialde sailkatu ziren: Errumania, Moldavia, Islandia, Hungaria, Danimarka, Albania, Zipre, Grezia, Errusia eta Irlanda (ordenak ez du ezer esan nahi).


Twitterren zenbait lagun egon ziren komentatzen #euskovision gakoarekin. Errusiako amonena kantua goraipatua izan zen, eta espero bezala sailkatu zen.



Sustatu
2012-05-25 : 09:30

Atzo izan zen bigarren finalaurrekoa, eta hauek izan ziren sailkatutako herrialdeak: Lituania, Bosnia, Serbia, Ukrainia, Suedia, Mazedonia, Norvegia, Estonia, Malta eta Turkia.


Sustatu
2012-05-27 : 11:48

Suediak irabazi zuen atzo Bakun (Azerbaijan) izandako Eurovision 2012 kantu lehiaketa, Loreen kantariaren Euphoria kantuarekin.



Hemen dago boto guztien taula


Euskovision egin genuenontzat sorpresa handia izan zen Suediakoa. Ez gintuen asko erakarri. Sustatu.com-eko txatean oso ondo igaro genuen dena den. Tamalez, amaieran, Luistxo editoreak txat-ebentoa itxi eta gorde beharrean, okertu eta ezabatu egin zuen. Barkatu!!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago