Teknologia albisteak

Sollubeko borrokak oroimenean

Erabiltzailearen aurpegia
Betikoak
2012-05-17 : 15:05

Asteotan Sollube inguruan gertatu ziren borrokek 75 urte betetzen direnean, Arrietako herrian berori gogoratzeko hainbat ekimen martxan jarri dira (antzerkia, erakusketa, mendi-irteera...). Partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hasteko, aurreko barikuan erakusketa ireki zen. Berton aurkituko dituzue 37ko maiatzak 1etetik aurrera Sollube inguruan faxisten kontra hasi zen defentsaren inguruko hainbat dokumentu, argazki, mapa, maketa eta objetu.

Arrietako herritar talde mardula domekan Sollubeko tontorrera abiatu zen eta oraindik atzeman daitezken aztarnak egon ginen bisitatzen eta baita jasotzen ere.

Asteburu honetan, ostiralean Tristisima Ceniza komikiaren egileak herrian izango ditugu komikia aurkezten.

Zapatuan, berriz, herri gune inguruan identifikaturik dauden fosetatik (guztira bost) ibilaldia egingo da eta omenaldia eroritako gudari zein miliziarrei. Ondoren Arrietako herritarrek antzeztutako "Ke artean" herri antzerkia burutuko da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago