Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren azoka eta sari-banaketaren ekitaldia egin ziren ostiralean UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin. Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera. Bertaratu diren herritarrek talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izan dute EHUren Bizkaia Aretoan egin den proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izan zuten bisitariei beren proiektuaren berri emateko.
Lanketa ona ez ezik, komunikazio gaitasuna erakutsi zuten finalistek. Hona sariak:
Proiektu onenentzako sariak:
Komunikazioaren sariak:
Proiektu onenaren sariaren talde irabazleetako kide bakoitzak tableta bat eta Tecnalia korporazioaren zentro teknologiko bateko ikertzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko egonaldi bat irabazi zuten.
Ikerketaren eta hezkuntzaren arloko pertsonek osatu zuten epaimahaia: Elvira Gonzalez, Hezkuntza Saileko natura-zientzietako aholkularia; Joseba Alkorta, Hezkuntza Saileko teknologia-aholkularia; Aitziber Lasa, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea eta Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea.
Elhuyar Fundazioak duela 8 urte abian jarritako proiektua da Teknoskopioa, baina urtez urte eraberritu eta handitu egin da. Iaz, ideia-lehiaketa bat izatetik proiektu-lehiaketa bat izatera pasatu zen. Eta aurten, Ausolan eta UPV/EHU-BFA Kultura Zientifikoaren katedraren laguntzarekin, lehen aldiz Euskal Herrian, gazteen proiektuen azoka egin da.
Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran murgiltzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolatzera bultzatzea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartu dute parte gazteek: ideia sortu, prozedura diseinatu, pausoz pauso hura gauzatu eta ondorioak atera.
Proiektuak garatzeaz gain, gizarteari komunikatzeko gaitasuna ere erakutsi behar izan dute ikasleek.
Erantzun
Sartu