Teknologia albisteak

Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Erabiltzailearen aurpegia
Riberas de libro de texto
2012-04-26 : 10:04

Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria hitzaldia eta mahai ingurua antolatu ditu Riberas de libro de texto taldeak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, 11:00etan. Ekitaldiak mugikortasuna izango du hizpide, bai ikuspuntu orokor batetik, baita ikuspuntu lokalago batetik ere, Donostiako autobus geltoki berriaren eztabaidaren haritik.

Jardunaldian esandakoa interesgarri izango denez, eta edukazio onekoa delako hala egitea, ohar hau kronika batek borobilduko du (datorren asterako hori).

Programa

Programa

  • 10:45 Aurkezpena
  • 11:00 Hitzaldia - Francesc Robusté Antón Garraio Katedraduna eta CENIT zentruko zuzendaria

Francesc Robusté Garraio Katedraduna da, eta CENIT (Centre d’Innovació del Transport) zentruko zuzendaria, UPCren baitan (Universitat Politècnica de Catalunya). Espainiako Garraio-Ingeniaritzako foroko (FIT) Lehendakaria ere bada. Garraio-sistemen analisi zientifikoan aditua da.

  • 12:15 Mahai ingurua: Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Alfonso Vazquez Donostiako Udaleko Herri Lan eta Proiektu saileko zuzendaria, Mikel Iriondo hirigintza-teknikari eta aholkularia eta Adolfo Lumbreras Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkarteko zuzendaria.

Erantzun

Sartu