Teknologia albisteak

Mikel Balerdi: "Minaren lagun egin naiz"

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO
2012-04-15 : 13:04

Familia euskalduna duen arren, Madrilen jaio zen, eta Nerabea zela ezagutu zuen tatuajeen mundua. hortik abiatuta, duela lau urte probatu zuen lehen aldiz gorputz suspentsioa. ordutik, minaren eta plazeraren arteko muga zorrotzaren gainean dabil, kako batetik zintzilik, adimena eta gorputza banantzen direnekoaz gozatzen. Txorien moduan hegan jarraitu nahi du, oinak lurrean jarri gabe. Pagoeta basoan elkartu gara Mikelekin, Euskal Herrira egin duen egun batzuetako bisita aprobetxatuz. Baina oporretan ere ezin du bere pasioa albo batera utzi: eguraldiak lagunduta, zuhaitz batetik zintzilikatzea erabaki du, bere kabuz, bere gorputza aireratuko duen sokatik berak bakarrik tiratuta. Pasioa bizimodu bilakatu zaio jada. Lehen begiratuan, aurpegian dituen piencingek, markek eta tatuajeek ematen dute atentzioa, baina minutu batez harekin solastuta denak ahazten dira

Nola azalduko zenioke egiten duzuena gorputz suspentsioa zer den ez dakien bati? Hitzez hitz azaldu beharko banu, azaletik zintzilikatzen garela esango nioke, gorputzaren pisua kako batzuetara helduta. Baina nik beste modu batean ikusten dut: adimena eta gorputza banandu egiten dira. Oinak lurretik aireratzen diren momentuan aske sentitzen zara, azaldu ezinezko sentsazioak bizitzen dituzu; zintzilik egon behar duzu zer den ulertzeko. Askotan galdegin didaten arren, ezin izan dut sekula erantzun borobilik eman; izan ere, bostehun mila sentimendu batzen zaizkizu: negar egiten duzu, oilo ipurdia jartzen zaizu…

Nola hasi zinen honetan? Hamahiru bat urte nituen, eta amarekin estudio batera joan nintzen bizkar osoa tatuatzera. Tatuajeen mundua nire begien aurrean zabaldu zitzaidan orduan. Estudio hartan anillak jartzen zituen gizon bat ezagutu nuen, suspentsioaren alorrean zebilena; baina berak oso oinarrizko probak soilik egin zituen. Nire anaiak gaur egun oso gustuko dudan artista baten argazkiak erakutsi zizkidan, Fakir Mustafar-enak; irudietan Indiako o-kee-pa erritoa egiten ageri zen, titipuntetatik zintzilik zegoen, airean. Une horretan, nire buruan mila galdera sortu ziren: nola egin dezake gizaki batek hain muturreko zerbait? Zer bilatzen du horrekin? Baina garai hartan oso gaztea nintzen, eta gaia pixka bat alboratuta utzi nuen, ez bainuen ez materialik, ezta gaitasun fisiko eta mentalik ere halakorik egiteko.

Baina ideiak buruan jarraitu zuen. Bai, kuriositateak hor jarraitzen zuenez, materiala bilatzen hasi nintzen: poleak, gantxoak edo kakoak… Hasiera batean ez nuen kakorik aurkitu, eta atunak harrapatzeko amuak sartu nituen azalean. Gainera, belaunen anatomia ikasi nuen bi hilabetez, arteriarik ez zulatzeko. Gisa horretako prestaketak egin ostean, egun handia iritsi zen.

Lehen aldiz zintzilik! Bai. Nire bizilagun bat ere honetan aritua zen, eta berak lagundu zidan. Azaletik tira egin zidan, nik amua sartu nuen, eta 40 minutu inguru egin nituen buruz behera zintzilik. Une hartan ulertu nuen gorputza karkasa bat baino ez dela, eta gure baitan dagoena askoz sakonagoa dela.

Elkarrizketa osoa gaztezulo.com-en

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago