Teknologia albisteak

Ireki da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2012-03-23 : 11:03

Zabaldu da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea, eta apirilaren 1a arte izango dute gazteek izena emateko aukera. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzen du. Ekimen honen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea.

 Txandak Noiz Jaiotza-urteak Zenbat gazte
 1. txanda Uztailaren 2tik 8ra 1998 edo 1999 50
 2. txanda Uztailaren 9tik 15era 1998 edo 1999 50
 3. txanda Uztailaren 16tik 22ra 1996 edo 1997 50

Hirugarren urtea da, jada, Zientzia Udalekuak antolatzen direla, eta aurreko urteetan oso gustura ibili ziren parte-hartzaileak. Iaz gazteek zein gurasoek bete zituzten gogobetetze-inkesten arabera, 8,9ko bataz besteko balorazioa eman zuten, Zientzia Udalekuetan gustura aritu ziren galdetu zitzaienean (0 balorazio oso negatiboa zen, eta 10, balorazio oso positiboa).

Zientzia Udalekuetan, gazteek zientzia-jarduerak eta aisialdi-ekintzak uztartuko dituzte. Zientzia-esperimentu dibertigarrien bidez, ikasi egingo dute, eta natura ezagutzeko ekintzekin, gozatu, irteerak egin, urarekin jolastu eta beste abentura batzuk biziko dituzte. Primeran pasatuko dute!

Zientzia Udalekuak Oiartzungo Aiako Harriko Parke Naturalean egingo dira, Arritxulo aterpetxean. Aniztasun biologiko zein geologiko aparteko ingurunea da parke naturala, eta lekua esploratzeko aukera aparta izango dute gazteek, hango adituen laguntzarekin.

12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 2tik 22ra izango dira udalekuak, astebeteko hiru txandatan. Lehenengo bi txandetan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteek jardungo dute (1998. edo 1999. urtean jaiotakoak), eta, hirugarren txandan, 14 eta 16 urte bitartekoek (1996. edo 1997. urtean jaiotakoak).

Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko

Zientzia Udalekuen informazioaren triptikoa

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago