Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean duten pertzepzioaren azterketa-lanaren emaitzak aurkezteko eta horren gaineko hausnarketa egiteko mintegia Donostiako San Telmo museoan.
2011ean zehar Elhuyar Fundazioak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Herriko gazteek zientziaz eta teknologiaz duten pertzepzioa neurtzeko azterketa-lana egin dute. Bertako emaitzak aurkezteko eta gaiaren inguruan hausnartzeko mintegia antolatu dugu Donostiako San Telmo museoan martxoaren 30ean.
Mintegian emaitzak aurkezteaz gain, zientzia gazteen artean gizarteratzeko bertako eta kanpoko esperientziak ezagutu ahalko ditugu.
Hona hemen informazio gehiago:
Erantzun
Sartu