Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean zikloa antolatu dute. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean hamaika film eta dokumental ikusi ahal izango dira Zarautzen, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Emanaldiak igandetan izango dira, hamabostean behin, eta euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai.
Emanaldiak Sanz Enea kultur etxeko sotoan izango dira, arratsaldeko 18.30etan, eta sarrera doan izango da. Igandean izango da lehenengo saioa: Oroitarria filma izango da ikusgai.
Egutegia. Lehen sei hilabeteak
Erantzun
Sartu