Teknologia albisteak

Huhezinema eta Euspot euskarazko spot lehiaketa abian dira

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
2012-01-22 : 11:01

Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Berrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa.

Krisiak txoko guztietan jo ditu ateak, baita gurean ere. Kulturgintza gogor astindu du eta, beraz, zinemagintza ere bai. Hala eta guztiz, badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren bosgarren edizioa.

Badator Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen den euskal zinema laburraren jaialdia. Aurtengo jaialdia maiatzaren 8tik 10era egingo da. Prestaketan murgilduta dago Huhezinemako lan taldea, eta datozen hilabeteotan festibalaren eta lehiaketaren berri izango da hedabide eta sare sozialetan. Bitartean lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak eskura daitezke huhezinemaren webgunean (www.huhezinema.com). Gogoratu, martxoaren 23a dela film laburrak bidaltzeko azken eguna.

Euspot, Euskarazko Spot Lehiaketa

Aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Berrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sorkuntza. MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dute Euspoten lehenengo edizioa. Euspot-en xedea da euskarazko iragarkien sorkuntza bultzatzea. Bi lehiaketen artean 6.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago