Interneteko albistegia

'Agur Esatea': crowdfunding-arekin huts egin arren aurrera goaz, zuen laguntzarekin ahal bada

Matt Richards eta Izaskun Arandia | Zinema | 2012-01-09 : 16:01

Ordu gutxi batzuk geratzen zaizkigu Agur Esatea edo To Say Goodbye filmaren aldeko gure Kickstarter kanpainaren epea bukatzeko. Gure kanpainaren jarraipena egin baduzu jakingo duzu ia ezinezkoa izango dela gure helburua lortzea. Hau etsigarria den arren, izugarrizko inspirazioa eta motibazioa jaso dugu zuk bezala proiektu honekiko eskuzabaltasun hunkigarria izan duen jendeagatik. Benetan harrituta geratu gara jaso dugun laguntza eta sostenguagatik eta ezin dizugu nahikoa eskertu.

Honek erabakitasun handia eman digu filma egiteko eta espero dugu zuk bidai honetan gurekin segituko duzula. Jakingo duzun bezala, gure Kickstarter-eko helburua ez lortzeak esan nahi du zure kontu korrontetik dirurik ez dela aterako. Hala ere, zure laguntzari eskerrak emateko zuen izenak filmaren kredituetan aipatuko ditugu. Uste dugu hau dela egin dezakegun gutxiena zuen interesa eta laguntza kontutan hartuta. Eskertuko genizuke zuk filmaren kredituetan azaltzea nahi duzun izen-abizenak email baten bidez bidaliko bazenizkiguke.

Zuetako batzuk, guk helburua lortzen ez badugu ere proiektuari eskainitako dirua ematea proposatu duzue. Hau benetan eskertzen dugu eta diru-laguntza hauek errazteko Donostian kontu korronte bat eta Paypal kontu bat ere zabaldu ditugu. Interesatuta bazaude, email bat bidali hona: izar (a bildua) gmx.co.uk eta datuak emango dizkizugu.

Zuen jarraieko laguntza benetan hunkigarria da eta gure esker-ona adierazteko, diruaren truk Kickstarter bidez jasoko zenukeen sariaren hurrengo mailako saria emango dizugu (adibidez, $50 jarri badituzu Kickstarter-en, jasoko dituzun sariak $250 mailakoak izango dira). Mesedez ziurtatu zure izen-abizenak ipintzen diru-laguntza ematean, nor zaren jakin dezagun eta zure helbidea etb. bidali sariak bidaltzeko.

Film hau egin egingo dugu eta nola aurrera egiten dugun jakin nahi baduzu, egin bat gurekin Facebook-en edo Twitter-en jarraituz: @tosaygoodbye

Eskerrik asko!

Zera da "Agur Esatea" proiektuaren funtsa: 1937an Gernikako bonbaketaren ondoren ia 4.000 haur Ingalaterrara bidaliak izan ziren itsasontziz. 250 inguru ez ziren inoiz itzuli eta askok ez zituzten heuren gurasoak berriz ikusi. Agur Esatea euren istorioa da.

Erantzunak

Izaskun Arandia-Richards | 2012-01-12 : 10:17 | #1

Mila esker diru-laguntza eskaini duzuen guztiei, sare sozialetan gure proiektuari buruzko estekak banatu dituzuenei eta orokorrean sostengu morala eman diguzuen guztiei. Bihotzez eskertzen dizuegu.

Kickstarter kanpainatik datu interesgarri/kurioso batzuk jaso ditugu. Hemen batzuk:

  • Diru-laguntza eskeini dutenak guztira: 72
  • Eskainitako diru-laguntza guztira: $11.308 (= 8.840€)
  • Gizonezkoak: 42
  • Emakumeak: 30
  • Euskal Herritik guztira: 30 (%41.5)
  • Facebook-en bidez: %53.6
  • Zuzenean: %4.14
  • Sustatu: %2.05

Esperientzi honek benetan hunkitu gaitu eta gure filma ikusteko publiko interesatua egon badagoela jakiteko balio izan digu. Oraindik ere garaiz zaudete laguntza emateko eta honetarako PayPal kontu bat ireki dugu: Agur esatea (aguresatea@gmail.com) eta Kutxan ere kontu bat ireki dugu (jarri kontaktuan aukera hau nahiago baduzu: izar@gmx.co.uk)

Filma Irailean estreinatzeko asmoa daukagu beraz ordura arte denbora daukazue nahi duzuenean laguntzeko. Eta segi zuen ezagunei gure proiektuaren berri ematen eta sare sozialetan zabaltzen!

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu