Teknologia albisteak

Guifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia
Informatika Fakultatea (UPV/EHU)
2011-11-04 : 09:11

Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."

guifi.net ekimena oso ezaguna egin da Interneteko sarbide unibertsalaren alde egindako lanarengatik. Hainbat esperientzia eraman dute aurrera, eta Euskal Herrian ere hainbat talderekin ibili dira lankidetzan.

Oraingo honetan proiektu berriak azaltzera datoz:

Belaunaldi berriko sareek (NGN) sekulako aldaketa ekarriko dute gaur egungo sare-azpiegituretan. Baina gaur egungo erritmoarekin ezin da heldu Europako Agenda Digitalean 2020rako zehaztutako helburuetara.

guifi.net erakundetik, Bottom-up Broadband (BuB) ikuspuntuan oinarrituta, erronka horri heltzeko konponbideak proposatzen ditugu, plano sozioekonomikotik zein teknologikotik, baita administrazio publikoekin lankidetza berrien aktibazioa ere.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago