Larunbata, irailak 10e, Donostiako Zinemaldiko programazioa eskuragarri egongo da haien webgunean. Sarrerak, berriz, igandean, 11n, jarriko dira salgai. Internetetik erostekotan, www.sansebastianfestival.com webgunetik edo Kutxa.net-etik goizeko 9:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzeko 0,60 euroko komisioarekin, Kutxaren zerbitzua dela eta.
Saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira horrela irailaren 11ko goizeko 09:00etatik aurrera, Sail Ofizialeko B Gunekoak izan ezik, zeinak soilik abonamendu bidez eskuratu ahal izango diren.
Internetekoaz gain, beste salmenta modu telematiko batzuk ere badaude. Kutxako bulegoetako terminaletan erositakoek 0.60ko komisioa dute sarrerako, eta Telekutxa sisteman (943 00 12 00 telefonora deituz, irailaren 11n 9:00etatik 22.00ak arte; ondorengo egunetan 10.30etatik 22.00ak arte), komisioa 0.70 eurokoa da.
Salmenta presentziala ere badago, irailaren 11tik 15era bitarte Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte.
Erantzun
Sartu