Teknologia albisteak
5

Telefonoan euskarazko hitzen predikzioa nahi? Swiftkey-ren aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-09-20 : 12:09

Joan den astean telefono mugikorretako sistema eragileen euskaratzea aipatu genuen, baina badago beste modu bat non euskararen erabilpenak aurrera egin dezakeen gailu hauetan: teklak sakatu ahala hitzak asmatzeko predikzio sistemetan. Halako sistema bat garatu duen enpresa batek, hain zuzen ere, laguntza eskatu du euskaldunongandik.

Eguneraketa, irailak 20. Swiftkeyren euskararentzako lehen bertsioa prest dago, instalatu edo ikusi nola dabilen.

2011ko Nonicken, Bilbon EitbCom-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joerei buruz antolatzen dituzten nazioarteko biltzarrean, sortu zen ideia, eta hori gauzatzen ari dira dagoeneko.

TouchType enpresak sortutako SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioa datozen asteotan izango daiteke eskuragarri. SwiftKey honi esker, sakelakoen teklatuetan idaztean hitz baten osteko hurrengoa izan daitekeena iragartzen da. Enpresa britainiarrak, dena den, laguntza eskertuko luke, tresna “finago” jartzeko.

Kolaboratu nahi baduzu,

  1. Android sistema eragilea duen telefonoa izan behar duzu (2.1 bertsioa edo berriagoa). SwiftKey aurretik ezagutzen baduzu; primeran. Baina ezagutu gabe ere, berdin molda zaitezke.
  2. Nikiforos Karamanis garatzaileari mezua bidali ingelesez, laguntzeko prest zaudela esanez, hona: nikiforos abildua touchtype-online.com

SwiftKey euskaraz garatzeko ideia 2011ko Nonicken sortu zen, mobile ego mugikorretako kontuak zirelarik aurten gaia. Hizlarietako bat Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat alegia. Horren hizketaldiaren ostean, "Maite Goñik galdetu zion ia posible ikusten zuen tresna interesgarri hori euskaraz izatea, eta Medlockek baietz esan zuen, behar bezalako laguntza izanez gero.

Hori jakinda, Eitb.com-ek euskaraz eta ingelesez idatzitako ehunka testu bidali zizkion, eta horietan oinarrituta egin dute garapena. Eitb.com-en ere argitaratu zen laguntza deialdia duela egun batzuk, eta harrezkero ere jende gehiago jarri da kontaktuan, baina, jakin dugunez, oraindik eskertuko dituzte kolaborazio gehiago. Era berean, jakin dugunez, Jaurlaritzak laguntza edo materiala ere eskaini die zuzenean.

Nolanahi ere, kritikaren bat ere irakurri dugu, Swiftkey ordainpekoa eta aplikazio itxia izanik, ez duela horrek laguntzera animatzen.

Erantzunak

Sustatu
2011-09-14 : 15:04

Gaztelania eta beste hizkuntza batzuetarako funtzio bera egiten duen Android aplikazio baten berri eman digute Facebook bidez.


Bihar
2011-09-15 : 18:11

Atzo jaso genuen testatzen ibili garenok SwiftKey.ko Nikiforosek bidalitako mezua, SwiftKey X EUSKARAZ badagoela prest Market.ean. Oraindik ere test gehiago egin ahal zaizkiola aplikazioari, baina euskara hor daukagula prest. Ni ari naiz erabiltzen (getjar.etik dohainik eta legalki jaitsi daiteke). Asko laguntzen du euskaraz egoteak.


Sustatu
2011-09-20 : 11:58

Bai, Bihar lagunak dioen bezala, lehen bertsioa instalatzeko moduan dago. Joxe Rojas Teknopatak egin du aproba jada:



Iker Gurrutxaga Zubimendi
2011-09-20 : 13:07

Espero dut albisteko testua baino hobeto idazten lagunduko duela aplikazioak. Izan ere, nolako begiko mina egiten duen batzuetan Sustatu bezalako web batean euskaraz gaizki idatzitako gauza irakurtzeak.



"Finago jartzeko", nola esan daiteke hori? "Para ponerlo más fino" gaztelera hutsa, eta gainera gazteleraz hitz egiten dutenei ere begiko mina egingo liekeen esaldi bat erabilita. Ez al da naturalagoa "aplikazioa hobetzeko"?



Zaindu euskara mesedez! Eta SwiftKeyren lizentzia Jaurlaritzak eros dezala eta doan merkaturatu, eta software askea bezala utzi etorkizunerako, euskararen eta politika sozialaren aldeko neurri bezala. Microsoften produktuak euskaratzeko xahutu dituen diruak ikusita, hutsa litzateke.

Sustatu
2011-09-26 : 18:39

Hau guztia, neurri batean, Nonick-en jaio zen, eta ekitaldi haren koordinatzaile Lontzo Sainzek mezua helarazi digu, Touchtype enpresako arduradunarena:



There seem to be only a few people speaking Basque in the world. But you and the other people who helped us are much more enthusiastic than the representatives of other more populous communities!



We are very glad to have served the Basque community and it's a pleasure to receive such a warm response to our efforts!

Nikiforos

Erantzun

Sartu