Teknologia albisteak
6

Jarriko zenioke zure haurrari Nokia izena?

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2011-08-25 : 14:08

Eskuko telefonoa sekulako eragina izaten ari da gure bizitzetan, batez ere komunikatzeko orduan. Hala ere, Afrikan adibidez, eragin hori pertsonen izendegira ere iritsi da. John Traxler irakasleak hainbat kongresutan erakutsi duenez, KwaZulu-Natal eskualdean, Hego Afrikan, jende askok jarri dizkie beren haurrei telefono izenak: Nokia, Motorola edo Siemens, besteak beste. Ausartuko ginateke euskaldunok horrenbestera?

Home Affairs Estatistika Institutuaren arabera, 1993a ezkero eskuko telefonoak sartu zirenetik KwaZulu-Natal eskualdean, eta baita Hego Afrikan ere, guraso askok telefono konpainien izenak jarri zizkieten beren seme-alabei. Hona hemen John Traxler irakasleak aurkeztutako zerrenda:

  1. Network Madondo
  2. Subscriber Zulu
  3. Nokia Khumalo
  4. Siemens Mdlalose
  5. Motorola Buthelezi
  6. Dial Magubane
  7. Vodacom Mkhize
  8. Call Later Ndlovu
  9. Voicemail Ngobese
  10. Simcard Makhathini
  11. Scratchcard Mlaba
  12. Talktime Luthuli
  13. Send Ndebele
  14. Paging Nyawose
  15. Cellphone Mpungose
  16. Message Gumede
  17. SMS Mabaso
  18. Phonebook Dlamini
  19. Ringtone Khoza
  20. MTN Shezi
  21. Prepaid Zwane
  22. Pay as you go Mfeka
  23. Please Call Me Cetshwayo
  24. Contract Mabaso
  25. Charger Ngobese
  26. Hands Free Tshabalala
  27. Unavailable Masondo
  28. Switchoff Mabuza
  29. Sim-Rejected Hlongwane
  30. Airtime Zwelithini
  31. Internet Mthethwa
  32. Server Mkhize

Imagina dezakezue gure artean SMS Etxeberria edo Android Agirre izeneko haurrik? Onartuko luke Euskaltzaindiak horrelakorik? Onartuko genuke guk?

Erantzunak

Karlott
2011-08-25 : 14:55

Euskalteltxo jartzea kondena moduko bat litzateke: ume (eta heldu) alferra, gezurtia, espekulatzailea, iruzurgilea, utzia... litzateke, seguruenik: "Euskalteltxo Ardanza, zoaz kalera betirako. Ez zaitugu gizartean ikusi nahi berriro".

Tira, Euskalteltxo mutiko izena litzateke eta Euskalteltxa neskarena, Resurrección María de Azkue andre presidentesak osaturiko Euskaltzaindiaren baimenarekin.

Nineu
2011-08-25 : 18:07

Nork jakin zer erabakiko luken euskaltzaindiak! Alabari Maren izena jartzeko mila pega izan genituen, azkenean Maren izen eskandinabiar bat bezala erregistratu behar izan genuen. Euskaltzaindiaren iritziz Maren mutil izena da (Mariano), beraz, euskerazko emakume izen bezala ezin erregistratu. Marka da gero!

(Kasualitatez izango da baina herrialde askotan Maren emakume izena da)

Txomin
2011-08-26 : 01:58

Badirudi Karlotto jaunak Ardanza jauna ezin dauela ikusi inondik inora, baina Ardanzak, Arrasateko udalean hasita, 1979tik eta gero Aldundian, Gipuzkoako Foru Aldundian, zein Eusko Jaurlaritzan , herrigintzan, funtzio publikoan, eta baita lehenago ere, orduko Lan Kide Aurrezki Kutxan, Arizmendiarretan bidetik, zein pribatuan , Euskaltelenen gauza asko egin izan ditu herri honen aldorain,e, Karlottok ez dakigu non eta zertan ibili dan sasoi guzti horretan. Hobeto zagoz ixilik, Karlotto.

Karlott
2011-08-26 : 11:54

Kaixo, Toxmin: eskerrik asko hartu duzun molestiagatik, baina ez dut zure baimenaren premiarik ene ideiak hemen adierazteko. Ezaguna dugu aspaldi gizaki horren ibilbidea, non ibili den ez ezik, nola jardun duen orobat.

jai
2011-08-26 : 12:14

Bai, txalet eder bat, lege guztien aurka, Urdaibai erdian. Hori ere herri honen alde egingo zuen, baina uste dut herria ez duela bertara gonbidatzen, agian zu bai, Txomin...

Txomin
2011-08-27 : 04:07

Nik hara zertan joan beharrik ez daukat, kontua da,txaleta bera baino, txaletaren inguruko gehigarri bat eraikitzeko herri horretako hirigintza-arauak eta Urdaibaiko Biosfera Lege eta Erreglamenduaren arteko lege-hutsunea, edo lizentzia.

Baina hemen argi dago zein jo, Jai...







Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago