Interneteko albistegia

Katolizismoarentzat, aro bat amaitu egin da Irlandan

Sustatu | Erlijioa | 2011-07-22 : 11:07

Irlandako historian puntu adierazgarria izan zitekeen markatu zuen herenegun Enda Kenny lehen ministroak. Elizako Katolikoaren kontrako hitzaldi ikaragarri gogor batekin, aro baten amaiera markatu zuen neurri batean, Irlandako estatu independenteak 90 urtean ezagutu ez duena entzun zen Dublingo Dail edo Parlamentuan. "Hau ez da Erroma. Hau Irlandako errepublika da, 2011. urtea"

Elizgizon katolikoen haurrei egindako abusuen inguruko txosten baten inguruko Dail edo Parlamentuko bilera zegoen. Ez da lehen aldia gaia eztabaidatzen dena, baina kasu honetan txosten zehatz bat zegoen gai-ordenean, Cloyne Report delakoa. Konderri jakin batean izandako kasuetan apezpikuak kasuak nola ezkutatu eta manipulatu izan dituen ikusten da hor, ez duela 10 edo 20 urte, baizik eta 2009an ere bai, dagoeneko ustez irizpide adostu batzuekin zebiltzanean Batikanoa, Irlandako eliza, eta agintari zibilak. Irizpideon gainetik, apaiz delitugileak babesten ari zen eliza ofiziala hor, eta gainera, ikusi izan da Batikanoa ere parte zela amarru horietan: txosten bikoitzak idazten zituen Elizak, adibidez, bertsio bat egiak kontatuz Erromara bidaltzeko; beste bertsio bigunago eta disimilatua Irlandan zabaltzeko.

Gertatuaren balorazio egiterakoan, nahikoa izan dutela erabaki du lehen ministro edo Taoiseach delakoak. Ingelesa jakinda merezi du irakurtzea; hemen dago hitzaldi osoa. Baina pasarte batzuk ekarriko ditugu hona:

This is not Rome. (...) Nor is it industrial-school or Magdalene Ireland, where the swish of a soutane smothered conscience and humanity and the swing of a thurible ruled the Irish-Catholic world.
This is the ‘Republic’ of Ireland 2011.

Itzulpenean ez gara profesionalak, baina saiatuko gara. Industrial-school horiek dira umezurztegi katolikoak, eta Magdalene etxeak berriz, ama ezkongabe eta emakume gazteentzako aterpetxe moduko batzuk. Bietan abusuak, tratu txarrak, eta errepresioa gailendu izan direla agerian geratu da azken urteetan Irlandan.

Hau ez da Erroma. Ezta umezurztegien edo aterpetxeen Irlanda hori ere, non sotana batek kontzientziak edo gizatasuna itoarazi zezakeen, eta turibulu edo intsentsu-ontziaren kulunkak Irlandako katolikoen mundua zuzentzen zuen. Hau Irlandako Errepublika da, 2011. urtean.

Aita Santuaren izena zuzenean aipatzeko tartea ere hartu zuen, hitzaldiaren amaieran, efektu gehiagorako:

Cardinal Josef Ratzinger said: ‘Standards of conduct appropriate to civil society or the workings of a democracy cannot be purely and simply applied to the Church.’
As the Holy See prepares its considered response to the Cloyne Report, as Taoiseach, I am making it absolutely clear, that when it comes to the protection of the children of this State, the standards of conduct which the Church deems appropriate to itself, cannot and will not, be applied to the workings of democracy and civil society in this republic.

Gure halamoduzko itzulpenean:

Josef Ratzinger kardinaleak esana da: "Gizarte zibilaren jokabide arau estandarrak, edo demokraziaren mekanika ezin dira era huts eta sinplean aplikatu Elizan".
Batikanoak Cloyne txostenari eman beharreko bere erantzun hasnartua prestatzen duen bitartean, neuk, Taoiseach gisa, zeharo garbi utzi nahi dut, Estatu honetako haurren babesari dagokionez, Elizak beretzat egokitzat dituen jokabide arauak ezin zaizkiola aplikatu, eta zaizkiola aplikatuko, errepublika honetako demokraziaren mekanikari eta gizarte zibilari".

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu