Aurten Kizkitzara txangoa egitea proposatzen dizuegu, Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko asmoz. Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei eskainitako tailerrak antolatu ditugu. Ohiko tailerrez gain, aurten berritasun bat daukagu: Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko txangoa.
Asteazkenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez. Uztailaren 6tik Abuztuaren 26ra.
Kizkitzako ermita eta basora txango arina izango da, bertako landare eta zuhaitzak ezagutu eta paisaiaren eraldaketari buruzko hausnarketa bat egitea da irteera honen helburua. Beharrezkoak dira kantinplora, oinetako egokiak eta eguraldiaren araberako arropa egokia, eta gomendagarria da hamaiketakoa.
Igartubeitin bazkaria parkeko mahaietan egin daiteke.
Erantzun
Sartu