Interneteko albistegia

Ramon Jauregi: "Bildurekin, Donostia ez da hain kosmopolita izango"

Sustatu | Aktan-jasoa | 2011-06-20 : 12:06

Ramon Jauregi ministroak Espainiako Radio Nacional irratian adierazi zuen pena zela Bilduk Donostiako alkatetza lortu izana, tristura eragiten ziola "Izagirrek ez daukalako hiri-proiekturik", eta adierazpen horri zera gehitu zion:

La ciudad se va a hacer, probablemente, más aldeana, mucho menos cosmopolita y no va a estar en los grandes eventos

Jauregiren ustez, Donostia seguraski izango da baserritarragoa eta ez orain bezain kosmopolita... eta ez da ekitaldi handietan egongo.

Ekitaldi handietan ez ei da egongo Donostia, baina ez du esan hori Bilduren errua den ala Donostiako Udalarekin elkarlanak baztertzeko asmoa daukaten beste erakunde batzuetatik; izan ere pasa den astean bertan Donostiako Udala baztertu egin zuten Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Batzarretik. Batzarra Aieteko Bakearen Etxean egitekoa zen, baina antolatzaileek hotel batean egitea erabaki zuten, Donostiako Udalarekin loturarik ez izateko.

Adierazpenak RNE (Radio Nacional de España) irratian egin ditu, ordu erdiko elkarrizketa baten baitan, 15. minutuan egiten ditu adierazpen horiek audio honetan:

Jauregik gaineratu zuen Izagirre Igeldokoa dela, eta segregazioaren alde lan egin izan duela.

Ramon Jauregi PSOEko politikari donostiarra da, iaztik hona Lehendakaritza ministroa da.

Erantzunak

karlott | 2011-06-20 : 13:14 | #1

Hazkurea, e, Ramoncho? Ez haute maite Madrilen (ministro ohi kartera gabea), ez herrian. Ez haiz ahate, ez beltxarga. Ez euskaldun, ez ingelesdun. Noski, Bildukoak hirueledun direnez, hi elebakar kosmopolit, sozialpolit eta obreropolit baino aldeanoagoak dira, euskal zilborrera begira, frantziar eta espainiar zilborretara kasorik ez. Horixe bera esaten zenuten espainiarrok orain 50 urte: euskaldunak simaur usaina. Orduan frankistak ziren; zuek, ez. Zuek Viriatoarrak. Izan haiz Munilla, txiki.

Luistxo | 2011-06-20 : 14:59 | #2

Mesprezu horren beste adibide bat, Luis Daniel Ispizuarena. Zenbat tonto dabilen pipertuta...

Bertoko | 2011-06-20 : 16:00 | #3

Artaburuak metroko koadroko, urkultzeko baliagarriak balira...

Sustatu | 2011-06-20 : 19:33 | #4

Kultura jakintza agian kosmopolitikoa (edo agian folklorikoa) erakutsiz, kopla batzuk egin dizkiote Odon Elorzari, beharbada Antonio Molina koplista espainolaren 20. mendeko estiloa imitatuz.

Pieza azaldu da Archive.org webgunean eta Twitter bidez hedatzen aditu dugu. Hemen jogailuarekin entzun ahal izateko SoundCloud zerbitzura igo dugu. Asteburuan irakurri genion Joxe Aranzabali audioak partekatzeko webgune interesgarri honen berri.

Antero | 2011-06-21 : 01:32 | #5

Antzekoak esan zituen hilaren 13an Iñaki Gabilondok bere bideoblogean

Bada iruzkin bat, "Artista Donostiarra" izeneko batek ekainaren 17an bidalia, aski egokia. Ez dakit gure Iñaki iritsiko zen, ordea, iruzkin horretara...

Sustatu | 2011-06-21 : 12:07 | #6

Zaldieroak Twitterren iragarri duenez, gaur Berrian jarri duen tirarekin, Donostiako des-kosmopolitizazioaren inguruko sorta bati ekingo omen dio. Lehen alea, Zinemaldiaz.

Goio Arana | 2011-06-21 : 16:46 | #7

Argi ibili donostiarrok! laster, debagoiendarrak bezain ez-kosmopolita izango zarete! uhuuuuuuuuuuu

Jane | 2011-06-21 : 23:12 | #8

Ez duzue ezer ulertu, aldeano alaenok!

Jauregi merituak egiten ari da Euskararen Aholku Batzordeko kide egin dezaten!

Edu Lartzanguren | 2011-06-22 : 13:29 | #9

@Juan Velez Nunez

Euskal Herriko eta Andaluziako folkloreaz, horren erabilera politikoaz eta degenerazio kitsch-ez inguruko tesia idazten ari da Laurita Siles artista malagar-euskalduna.

http://paperekoa.berria.info/agenda/2011-05-20/027/001/lege_info.htm

Amonamantangorri | 2011-06-23 : 02:00 | #10

Igeldori independentzia ematea izanen da hoberena. Hor konpon abarkadun astopotro hoiek beren belarsoro, ardi eta dialekto ulertezinarekin. Ze uste dute hoiek, zera, gure udaletxea ideologia aldeano horrekin zikintzen. Azkenean Kontxako paseoan izozkiak beharrean taloak txistorrakin salduko dira.

Hori bai, montaña suiza gurea da!

Pentsatzen | 2011-06-24 : 19:25 | #11

Erdaldun elebakarra izatea KOSMOPOLITA da. Euskaldun elebiduna izatea, ordea, ALDEANISMOA da.

Mila esker lezioagatik, PSOE. Zer egingo genuke zu gabe!

joseba | 2011-06-28 : 01:44 | #12

hazkure horrek urtetan iraun diezaiola...

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu