Teknologia albisteak
1

Palindromisten Topaketa Ermuan apirilaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia
Markos Gimeno Vesga
2011-03-29 : 09:03

Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.

12:15ean, liburu aurkezpen publikoa egingo da. Lau liburu aurkeztuko dira, laurak palindromoz osatuak. “SobreverboS” eta “Miguel de Cervantes, autor del Soldado Rod Adlos“, biak Pablo Nemirovsky eta Xavi Torres palindromogileenak, aurten argitaratutakoak. Bi autoreak bertan izango dira. “Simetral ArtemiS”, Juan Pablo Saezena, autoreak aurkeztuko du bideo-konferentziaz Argentinatik. Eta bukatzeko “Sé verla al revéS” Nazioarteko Klub Palindromistako autoreen antologia aurkeztuko dute Pere Ruiz eta Jesús Lladó klubeko arduradunek. Liburu honetan 20 autoreen lanak biltzen dira, hizkuntza desberdinetan, tartean euskaraz ere. Liburua, klubaren 20. urteurrenaren harira argitaratu zen orain bi urte, eta hau izango da Euskal Herrian egingo den lehendabiziko aurkezpena.

18:00etan, errezitaldi palindromikoa. Antzezlan palindromiko pare batekin hasiko da eta klubeko palindromisten errezitaldiarekin bukatu. Antzezlanak, bata euskaraz eta bestea gazteleraz izango dira, “Zakiltraba” (Markos Gimeno) eta “Diálogo piropero” (Mª José Abia eta Pere Ruiz), Ricardo Combiren zuzendaritzapean. Emanaldia palindromo irakurtaldiarekin bukatuko da.

Atseden txiki baten ondoren, 20:00etan, kontzertua izango dugu. Tierra del fuego taldeak tango hotsak ekarriko ditu jazz-arekin nahastuta.

Guzti hau, zuzenean emitituko dugu http://www.livestream.com/palindromista gunean.

Erantzunak

pibull
2011-03-29 : 16:12

ENE AMA IZAN ZENEZ NAZI, AMA ENE!!!!

ZURI DA AMAMA DIRUZ??

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago