Beste bi leherketa gertatu dira Fukushima Dai-Ichi zentralean, larunbatekoaren eta atzokoaren ondoren. 4. erreaktorean sutea piztu da, eta IAEA agentziaren arabera, bertatik material erradiaktiboa airera askatzen ari da zuzenean, orduko 400 milisievert. Gainera, 800 langiletatik, bakarrik 50 utzi dituzte zentralean; beste guztien ebakuazioa agindu dute. Material nuklearra urtu egingo dela ematen du, eta horren ondoren, ea altzairuzko edukiontziek eusten dioten.
Goiko bideoan NHK telebista kate japoniarrekoek azaltzen dute ze sistema duten Fukushimako BWR motako erreaktoreek, nola huts egin zuten hozketa sistemek, eta material erreaktiboa urtzea oso litekeena dela. Horren ondoren, espero behar dena da altzairuzko edukiontziek eutsi egingo diotela material horri, ihesik gabe.
Japoniako Gobernuak onartu du erradiazio maila osasunarentzako kalterako modukoa neurtu dutela dagoeneko toki batzuetan. Era berean, ebakuazio deiak errepikatu dituzte, eta horiei gehitu diete oharra ez etxetik irteteko 30 kilometroko ingurunean.
The New York Times-en arabera, zentral nuklear bateko langile baten segurtasun neurrietan, urtean 30 milisievert-eko erradiazioa jaso dezakeela aurreikusten da. Larrialdi kasuekin lan egin behar badute, 250 milisievert-era igo daiteke urteko maila hori.
Ba, hara, Nazioarteko Energia Atomikoaren Agentziak dio une honetan 400 milisievert orduko dela Fukushima Dai-Ichi zentralean airera isurtzen ari dena.
Langile gehienak ebakuatu dituzte. 50 inguru geratzen dira. Eta egoerak okerrera ez egiteko zeregina dute esku artean.
Azken orduetako gertaerak Japonian:
Mundu zabalean, berriz:
Orduko 400 milisievert baldin bada zentraleko isuri erradiaktiboaren maila, 3 edo 4 orduko esposizioarekin osasun arazoak gertatzen has daitezke.
Sievert mailaren araberako pozoinketa erradiaktiboaren taula aurkitu dugu Wikipedian.