Eguneraketa: 09.40. Leherketa zuzenean ikusi izan da telebista batean. Horra bideoa.
Eguneraketa: 09.10. BBCn esan dute leherketa bat izan dela Dai-Ichi zentralean. Langileak zaurituta.
Fukushima konplexuko bi zentraletako bat da Dai-Ichi, eta berako 6 erreaktoreetan zaharrena dago egoera kritikoan. Erreaktore hau, Dai-Ichi 1 delakoa, 1970. urtean ireki zen. General Electric etxe estatubatuarrak eraiki zuen. Garoñako zentral nuklearra ere 1970an ireki zen, eta eraikitzaile berdina du: General Electric. Erreaktore mota berdina da gainera, potentzia elektriko bereikoa.
Wikipediako informazioaren arabera, BWR motakoa da Dai-Ichi 1 eta 460 Megawatteko potentzia du. Garoñakoak 466 Mw-ko potentzia du eta BWR motakoa da baita ere (baina Wikipediak dio BWR 3 dela mota zehatza; Japoniakoaren kasuan ez dago zenbakirik Wikipediako informazioan). Erreaktore mota honi buruzko informazio gehiago bertan.
Dai-Ichiko gainerako 5 erreaktoreak hurrengo urteetan ireki zituzten.
Hemen itsatsi dugun argazkian, Dai-Ichi, lau erreaktore daude multzo batean, eta beste bi eskuinetara. 1. erreaktorea da 4.a ezkerretik hasita (uste dugu).
Leherketaren irudiak ikusi ondoren Sustatun eta BBCn ikusi ditut, biak ere sarean kafea hartzera jaitsi naiz etxe ondoko tabernara. Inork ez zuen leherketaren berri. Esan diedanean, tabernariak 24h kanala piztu du, TVErena. Hogei minutuan, aipatu ere ez du egin leherketa. Halako batean, aipatu bai, baina leherketaren irudirik erakutsi barik. Alde ederra BBCrekin!
Pello Zubiriari irakurri diogu. 1972ko txosten bat berreskuratu du The New York Times-ek, adierazten duena diseinu okerra dutela erreaktore horiek. Gogoratu: Garoñako erreaktorea eta Fukushiman hondatutako lehena berdinak dira. Webgune honetan apur bat gaztelaniara itzuli dute.
Irudiengatik, bai, esan daiteke Dai-Ichi 1 erreaktorea dela lehertu dena. Lauko multzo horretan dagoen bat izan da irudietan ikusi dena.
Japoniar batek ateratako irudi honetan, ordu desberdinetan gaur Dai-Ichi 1 erreaktorea. Ematen du bigarren irudian, egitura ageri dela, baina ez erreaktorearen hormarik.