Teknologia albisteak
9

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Goñi eta Leire Narbaiza
2011-02-21 : 09:02

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian gabiltza, jolas eta joko bidez ikasleekin erabili ahal izateko, edozein diziplinatan, gainera.

Atzo goizean, @wwwhatsnew -ren tuit batetik Testeando gunera iritsi nintzen. Gustatu zitzaidan bertan irakurri nuen eslogana: " Si est·s testeando est·s aprendiendo" (ez bereziki haren edertasunagatik, bere esanahiarengatik baizik). Bertan DBH eta Batxilergoko edukiak (Geografia, Lengua, Historia, Filosofia...) errepasatzeko galdeketak biltzen dira, jolas edo trivial moduan emanak. Jakina da mota hauetako jarduera arinek ez dutela goi mailako adimen-gaitasunak garatzeko balio; halere, baliagarriak izan daitezke hainbat eduki kontzeptual barneratzeko orduan. Baliagarriak eta erakargarriak gure ikasle gehienentzat.

Ez naiz luzatuko ikasleei sorrarazten dizkiedan ariketei buruzko azalpenak ematen, baina kontua da arrazoi askorengatik jarduera hauek oso gustuko ditudala. Gauzak horrela, mota honetako guneak topatzen ditudanean, beti gorde egiten ditut egunen batean antzekoak garatzeko astia izango dudan itxaropenaz edo, besterik gabe, ideia eman eta beste norbaitek garatuko duen esperantzaz.

Ur sakonagoetan sartzen garen bitartean, Leire Narbaiza eta Maite Goñi , Facebooken honetaz ari ginela, pentsatu genuen eduki mota horiek euskaraz jasotzen dituzten guneak identifikatu eta nonbaiten biltzea ideia ona izan zitekeela. Horretarako, laguntza behar dugu. Ezagutzen duzue euskarazko trivial, hitz-joko, galde-erantzun jolasak, hitzapasa edo, nolabait esatearren, euskarazko edukiak modu honetara lantzen dituen gunerik? Hala bada, hauxe da proposatzen dizueguna:

  1. Delicious edo Diigon kontua izanez gero, gorde #euskalquiz etiketarekin.
  2. Twitter bidez helarazi: @euskaljakintza edo @txargain
  3. Mezu honetan bertan erantzun.
Guk hauexek ditugu:

Besterik ezagutzen?

Erantzunak

ana morales
2011-02-21 : 11:55

Kaixo:

Galderatxo bat: gabonetan Harry Potterren liburuei buruzko galde sorta bat bidali nuen Hitzapaserako, baina harrez gero ez dut berririk izan. Jaso zenuten, ez zenuten jaso, ez du balio..?



Eskerrik asko!

ana

Maite Goñi
2011-02-21 : 14:41

Aupa, Ana!



Horixe balio duela eta, gainera, zoragarria da! Oporretan bidali zenizkidanetatik ahal izan nituen guztiak prestatu eta argitaratu nituen. Zoritxarrez, lanera bueltatu eta ez dut astirik izan bidalitako batzuk pasatzeko (zurea barne). Barkatu atzerapena. Ea asteburu honetan zain ditudan horiek pasatzeko denbora ematen didan!



Milioi bat esker parte hartzeagatik. Adi egon, berehala joango da eta! ;-)



jorge b
2011-02-22 : 12:52

HABEk bere orrian baditu (edo bazituen, behintzat) denbora-pasak eta antzerakoak, baina nik orain ezin ditut ikusi. Nire arazoa ote?



http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/denborapasamota

Inma Pardo
2011-02-22 : 17:16

Kaixo,


Leku honetan mapa interaktiboak daude, Euskadiko, Espainiako, Europako eta
munduko geografia fisikoa eta politikoa ikasteko.


Maite Goñi
2011-02-23 : 08:38

Kaixo, Inma! Mila esker estekarengatik, ez nuen ezagutzen. Jasota geratzen da (bat gehiago).

Jorge, HABEko hori ezagutzen nuen baina ez neukan jasota. Dena den, nik ere ezin ditut zabaldu (ezta Twitter bidez mezua irakurri eta proba egin dutenek ere). Firefox eta Chromen ematen omen du: "There has been an Error! Reason: java.lang.ClassCastException".

Jarraituko dut begiratzen...

Esker mila bioi! ;-)

jorge b
2011-02-23 : 09:19

Konturatu naiz Internet Explorer-ekin ez duelako inolako arazorik ematen.

Maite Goñi
2011-02-23 : 14:23

Ba, nik ezta Internet Explorerekin ere!! Badirudi "ezkutuko mezuak" oso ezkutuan ipini dituztela...



Enfin, HABEkoei esan beharko! Mila esker. ;-)

Maite Goñi
2011-02-27 : 11:42

Kaixo, berriz ere, Ana!
Harry Potterren hitzapasa argitaratua nuela uste nuen, baina, iruzkina bidali zenidanean, pentsatu nuen despistatu eta argitaratu gabe geratu zela. Oraintxe hasi behar nintzen prestatzen eta konturatu naiz hor dagoela, urtarrilaren 4an atera nuen. Hementxe duzu:

Ea gustatzen zaizun nola geratu den! Mila esker parte hartzeagatik. :-)

ana morales
2011-02-27 : 23:34

Kaixo Maite!

Eskerrik asko Harry Potterren hitzapasa argitaratzeagatik eta abisua emateagatik! Ilusio handia egin dit. Ea laster beste hitzapasa tematikoren bat prestatzen dudan. Zorionak, itzelezko lana egiten ari zara. Aupa zeu!

Erantzun

Sartu