Teknologia albisteak

Irekiaren iPhonerako aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-29 : 12:01

Irekiaren urteurrena zela-eta asteartean hainbat datu eman zituzten prentsaurrekoan. Irekia webgunearen estatistikak emateaz gain, nabarmendu zuten iPhone eta iPaderako aplikazioa daukala Irekiak, eta laster egongo dela prest Android sistema eragilean erabiltzeko. iPhoneko aplikazioa probatu dugu, eta defektuz gaztelaniaz hasten da. Euskaraz jartzeko instrukzioak egin ditugu.

iPhonerako aplikazio hori jeitsi dugu iTunesetik iPhone batera, eta aurkezpena gaztelania hutsez ikusi dugu (1, 2, eta 3). Gaztelaniaz dator defektuz Irekiaren iPhonerako aplikazioa, baina badago euskaraz jartzerik. iPhone erabiltzailea baldin bazara eta Irekia euskaraz erabili nahi baldin baduzu, adi:

Irekia euskaraz iPhonean

Aplikazioa gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatzen da, hiru hizkuntza horiekin, beti. Hizkuntza aukeratzeko, honako pausuak jarritu:

  • Deskargatu Irekia aplikazioa.
  • Joan zure iPhoneko doitze aukeretara (Ajustes). Instalatuta dauzkazun aplikazioen zerrenda irtengo zaizu, han azalduko da Irekia.


Argazkiak.org | irekia euskaraz iphone © cc-by-sa: sustatu

  • Irekia sakatu, aplikazioaren ezarpenak aldatzeko.


Argazkiak.org | irekia euskaraz iphone © cc-by-sa: sustatu

  • Language aukera agertuko zaizu hor.


Argazkiak.org | irekia euskaraz iphone © cc-by-sa: sustatu

  • Aukeratu euskara.


Argazkiak.org | irekia euskaraz iphone © cc-by-sa: sustatu

Ordutik aurrera euskaraz erabili ahal izango duzu Irekia aplikazioa.

Erantzun

Sartu