Teknologia albisteak
1

Otegiren janzkera

Erabiltzailearen aurpegia
leire narbaiza
2010-11-11 : 08:11

Beti pentsatu izan dut gizonezkoen janzteko modua tristea eta gatzgabea zela, aspergarria. Beti berdina, kolore diskretuak; jertse eta alkandora lisoak, marrazkirik gabe, marrak, koadroak eta erronboak baino ezin estanpatu. Oihalak ere jakin batzuk baino ez. Aldatzen den bakarra jaken luzera eta alkandoraren idunaren tamaina. Kitto! Eta politikariak? Pufa! Horregatik estimatzen dut Arnaldo Otegiren janzkera.

Zer esan politiko, bankari edo enpresarien janzkeraren gainean? Trajeak, uniforme bihurtuta, askoz ere aukera gutxiago lagatzen ditu: beltza, urdin ilun edo grisa; alkandora diskretuak eta gorbata izeneko munstroa zintzurretik zintzilik! Gauza itsusiagorik! Denak berdin, denak kloniko!

Hainbat politikarik, gurean, trajearen ohiturari jarraitu ez badiote ere, lehen bezain gatzgabe eta triste janzten dira. Batzuk nahiko gazteak eta gure aiten moduan: alkandora zuria/marraduna/koadroduna; jertse lisoa idun biribilekoa, eta praka ilunak.

Horregatik estimatzen dut Otegiren (8719600510) janzkera; nahiz eta oso alaia ez izan (gris/zuri/beltza dira bere koloreak), normalean dotore doalako trajea jantzi barik. Nire ustez, beti moderno, baina modernoegi izan gabe, ez desentonatzeko moduan. Ezagun du, darabilen arropa ez dela Elgoibarko Sigmako merkadilloan erositakoa (errespetu handiz, ni Eibarkoaren bezero fidela bainaiz); eta janzki gutxirekin -argazki asko ibili naiz errepasatzen- oinarrizko jantzi multzo (fondo de armario) ona lortu du, egokia edozein tokitarako gorbatarik janzteke.

Hori bai, inoiz bere kamisetak laga barik, eta lehen aipatutako hiru koloreetan. Barruko elastiko normalak, baina idun findunak. Orain urte batzuk gizonezko guztiek erabiltzen zuten t-shirtaren edizio berri eta findua, itxura gazteagoa ematen diotenak, bestalde.

Hau guztiau aurreko Zer erantziko postean Camachoren jertseaz jardun nuelako, eta erantzun batean elastikoena iradoki zidatelako; izan ere, pertsonaia publiko batek, askotan, ez du jakiten jendearen gogoan zer geldituko den, zein esaera, zein intonazio, zein irudi. Nire ustez, baina, elastikoak baino bere janzkera osoak post bat merezi zuen. Eta hona hemen, emaitza.

Dena dela, kartzelan arropak ez dira izango hain zainduak; seguru aski, txandala nagusi! Nahiko nuke, baina, beste post bat idaztea janzkera aldatu duelako, adibidez; telebistan edota kalean libre ikusi dugulako. Horregatik, Arnaldo askatu!

Erantzunak

Karlott
2010-11-11 : 09:39

Aska itzazue Arnaldo eta gainerako euskal preso guztiak, zenbakiak zenbaki.

Jarri baldintza egokiak etxetik alde egin behar izan dutenak herriko plazara etortzeko.

Horiek denek lasaitasunari eta ongi bizi izateko aukerari muzin egin diote, beraiek baino ustez gehiago balio duen zerbaiten alde.

Arnaldo eta Oihana, eta Juan Mari, eta Izaskun, Eneritz eta Pantxika, Koro eta Patxi, eta... Den-den-denak. Denek merezi dute, Arnaldok adina, nahi dutenean bizitzea.

Horregatik dago barruan Arnaldo, ez ahaztu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago