Teknologia albisteak
2

Jaurlaritzan baino gipuzkoar gehiago Espainiako Gobernuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-20 : 15:10

Cristina Garmendia eta Angel Gabilondo ziren orain arte Espainiako Gobernuko bi ministro gipuzkoarrak, eta jarraituko dute Gobernuko aldaketen ondoren. Gaur iragarritako izendapen berrien artean Ramon Jauregi eta Leire Pajin gipuzkoarrak daude eta, horretara, lau ministro gipuzkoar izango dira. Jaurlaritzaren osaketan berriz bi gipuzkoar baino ez daude: Iñaki Arriola eta Gemma Zabaleta.


Jatorrizkoa: Leire Pajin orekaren pultsera majikoarekin Novuls

Gipuzkoarren anekdotaz aparte, aldaketa sakonak egin ditu Rodriguez Zapaterok Espainiako Gobernuan. Hona ministro aldaketen zerrenda:

  • Ramon Jauregi, Lehendakaritza ministro (lehen Maria Teresa Fernandez de la Vega)
  • Trinidad Jimenez, Atzerri Ministerioa (lehen Miguel Angel Moratinos)
  • Leire Pajin, Osasun, Berdintasun eta Gizarte Politika ministro (lehen Trinidad Jimenez eta Bibiana Aido)
  • Valeriano Gomez, Lan eta Immigrazio ministro (lehen Jose Corbacho)
  • Rosa Aguilar (IUko kide ohia), Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza ministro (lehen Elena Espinosa)
  • Alfredo Perez Rubalcabak Berne ministro izaten jarraitzeaz gain, Lehen Presidenteordea eta Gobernuaren bozeramailea ere izango da hemendik aurrera.
  • Kendu egin ditu Berdintasun eta Etxebizitza ministerioak, Gobernutik kanpo utziz Bibiana Aido eta Beatriz Corredor

Pajin, Power Balance daraman donostiarra

Hasieran aipatu dugunez, gipuzkoarra da Leire Pajin; donostiarra hain zuzen ere, baina Benidormera joan zen gaztetan. Wikipediak dioenez gaztelaniaz, euskaraz eta valentzieraz hitz egiten daki Pajinek.

Sarreran jarri dugun argazkia bueltaka dabil sarean azken orduotan. Patxi Lopez Lehendakariak bezala Leire Pajinek ere Power Balance gisako orekaren pultsera darabil. Txorakeria handi bat dela demostratu da.

Rubalcaba presidente

Gaur goizean Gararen akats batek sustoa eman dio bati baino gehiagori titular honekin:

Rubalcaba, espainiar Gobernuko lehen presidente berria


Argazkiak.org | Rubalcaba presidente © cc-by-sa: Luistxo.F

Akatsa zen, noski, eta presidente baino presidenteorde esan nahi zuen albisteak. Zuzendu dute, baina jarri arreta url-ari, hor geratu baita akatsaren arrastoa: Rubalcaba-nuevo-presidente-primero-Gobierno-espanol.

Erantzunak

Josu
2010-10-20 : 16:29

Facebooken batzuk nahiago dugu Belen Esteban izan dadila Osasun ministro.


Kar
2010-10-20 : 18:51

Hasierako argaki hori bera jarri diote berari dedikatutako Facebookeko orri berrian


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago