Teknologia albisteak

Orson Welles Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-27 : 12:05

Jakina denez, Orson Welles (1915-1985) Euskal Herrian izan zen 1955ean. Around the world with Orson Welles hainbat dokumentalez osatutako multzo baten baitan, The Land of the basques dokumentala grabatu zuen, eta Youtuben ikusgai dago, sei zatitan banatuta.

Welles maisua izan zen aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizle bezala. Aktore eta zuzendari bezala, bere lan esanguratsuenen artean daude Citizen Kane (1941), Macbeth (1947), Othello (1952), The Trial(1962_film) (1962). Irratian War of the worlds (1938) irratsaioarekin izua zabaldu zuen New Yorkeko kaleetan, saioaren hasieran fikziozkoa zela ohartarazi arren, hori entzun ez zutenek, benetako bezala hartu baitzuten.

1955. urtean dokumental-saio bat eskatu zioten BBC telebista katerako, Around the World with Orson Welles. Zazpi saio grabatu zituen, horietako bi Euskal Herrian eta gainontzekoak Parisen (Jean Cocteau eta Juliette Grécorekin), Madrilen (zezenketak), Italian eta Ingalaterran.

Euskal Herriari buruzko kapituluak Youtuben daude ikusgai, sei zatitan banatuta eta azpitituluekin. Irudirik gehienak Lapurdin grabatu zituen (Saran, Ziburun...).

Ikuspegi bukoliko eta historikotik abiatuta, Wellesek Euskal Herriaren historia eta 50. hamarkadako ohiturak erakusten saiatu zen (dantzak, ehiza, pilota, mezak,...). Besteak beste, horrelakoxeak ere esan zituen Wellesek:

Hemen bizi diren gizon-emakumeak ez dira ez frantziar ez espainiar, euskaldunak baizik.

Hona hemen dokumentalaren 2. zatia:

Gainontzekoak ere Youtuben bertan dituzu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago