Teknologia albisteak
4

Movistar eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia
Naparra
2010-10-08 : 12:10

Movistar konpaniarekin dut mugikorra. Mugikorra bera (aparatua, Sony) euskaratuta dut; dei linea (MOVISTAR) "hizkuntza aukeran" => euskara aukeratuta: deiak hartzeko, 123kin harremanetarako, Harrera mezua pertsonalizatuta... euskaraz. Baina, bada bostgarren edo seigarren aldia, bapatean DENA erdera hutsean azaltzen zait, bapatean, neuk deus agindurik eman gabe, itzali gabe, konexio etenik gabe.

Bat-batean, erdera hutsean mintzo da, erdera hutsean 123a, harrera mezua automatikoa erderaz (eta neurea, pertsonalizatua, galduta) Azken aldia, atzo bertan. Eta aurrenekoa, lehengo uztailan.

Movistar 1485-ra deitu, eta ez didate deuseneko arrazoinik ematen; bakarrik, "geuk ez dugu aldatu, geuk ez dugu aldatu". Atzo ere berdin. Idatziz azaldu eta ez didate erantzuten.

Beste norbaiti gerta ohi zaio hau bera?. Akats teknikoa da?. Ez dakit ze pentsatu.

Lagundu, mesedez. Arazoa konpondu dezadan behin betikoz neuk, edo Movistar salatzen (aunitzeri gauza bera gertatzen bazaio).

Erantzunak

Karlott
2010-10-08 : 14:22

Nirea ez duzu lagungarri izango, seguruenik, baina.

Euskaltelera matxuraren berri emateko deitu eta, betikoa: "espainolez atenditua izan nahi baduzu, sakatu 1; euskaraz gura izanez gero, sakatu 2", etc. Euskarazko zerbitzurik izatea ia sekula santan lortu ezinik ("Gure zerbitzu eta behargin guztiak lanpetuta daude" eta horrelako arrapostuak), espainolez nahiago dugula adieraz, 1 tekla sakatu eta, hortik aurrera, dena erraz: jartzen denari euskaraz egin eta, gehienetan euskaldunak dira. Euskaraz egiteko aukera kentzen bazait, banoa beste batera, Eroskitik alde egin nuen bezala

assar
2010-10-08 : 18:08

Nik Movistarrekin daukat telefonoa, euskaraz jarri nuen duela pila bat urte, eta ez zait inoiz aldatu beste hizkuntza batera bera bakarrik.

ni neu
2010-10-12 : 01:30

Euskaltel-ek beste edozein konpainia baino hobeto ematen du arreta Euskaraz. Beste konpainien bezero izan naiz, eta lagunek/senideek jasotzen duten arretan fijatu naiz. Euskalte-ek euskararen alde egiten pilo egiten du, argi eta garbi (horregatik naiz, hain zuzen, euren bezero).

Naparra
2010-10-12 : 15:07

Pentsatu izan dut Euskaltelera pasatzea...baina NAPARRA naiz eta...ezin.

Harax.



Ikusten dudanez: neuk bakarrik dut arazo hau Movistar konpaniarekin. Ez dakit ba, hori hala den ez dakit, baina nire arazo berdina duenik inork ez du idatzi.



Beraz, bego horretan nire galdera; berriz euskaratuko dut sarrera mezua eta buzoia etabar; ikusiko dugu noiz artio.



Milesker.

Naparra.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago