Teknologia albisteak

Etxera iristear, "ametsetako bidaia errealitate bihurtuta"

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO
2010-08-25 : 10:08

Izaro durangarra eta Urdin elorriotarra etxera itzuliko dira egun hauetan, munduan barrena errubera biren gainean ibili eta gero.


AEBetan 3.713 metroko paso batean.

Uda askotan, alforjak bizikletan jarri eta Europan zehar ibili dira. "Asko disfrutatu arren, beti labur egiten zitzaigun abentura eta horretaz gain, salto kulturala emateko gogo handia genuen". Urdinek 30 urte ditu eta Izarok 29. Urdin 2009ko urtarrilaren 10ean abiatu zen Elorriotik eta Izaro maiatzaren 9an batu zitzaion Atenasen.

Ordutik, Turkian, Georgian, Armenian, Iranen, Nepalen, Zeelanda Berria, Kalifornian eta Kanadan izan dira, besteak beste. Hiru urtean lanean aurreztutako dirua baliatu dute bidaia egin ahal izateko. "Abioiak kenduta, merke bidaiatu dugula esan dezakegu".

Bidaiaren gorabehera guztiak webgune batean bildu dituzte.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago