Halabedi Irratiak antolatutako Mundialeko finaleko jaia zapuztu zuten bart gauez ertzainek, partida amaitu eta gero. Batek edo besteak galdu ala irabazi, giro bikaina egon zen Halabediren tabernan Gasteizen, baina nonbait satira anti-nazionalista hura ez zitzaien asko gustatu ertzain batzuei, eta tabernara sartu ziren amaitu zenean, eta bezero bat jo ere egin zuten.
Argazkiak.org | Esatari handiak © cc-by-sa: jonaranburu
Halabedi Irratiak erretransmisioa antolatu zuen bart gauerako, Herbehereak-Espainia partidarako. Gasteizeko beren tabernan geratu ziren pantailan ikusteko zenbait lagun, eta bertatik antolatu zuten irrati erretransmisioa, uhinetatik entzun zen hori Gasteizen, eta Interneten streaming bidez Halabedi.org-en.
Bizpahiru esatarik umore gordinez egin zuten erretransmisioa partida osoan, gaztelaniaz. Nazionalismo espainiarraren topiko matxista eta xenofoboen errepikapen barregarri bat izan zen. Oso histrionikoa, eta politikoki batere zuzentasunik gabekoa.
Tabernako giroa, esan zutenagatik, gehiago zen traidoreena, ematen zuen Holandaren alde zeudela. Eta mutu geratu ziren luzapeneko bigarren zatian Iniestak Espainiarentzat gola sartu zuenean. Hala ere, erretransmisioak umore berdinarekin jarraitu zuen, eta amaitu zenean, komunikatua iragarri ziguten. Eta baita iritsi ere, ETA (aurrerantzean España Te Amo) erakundeak bidalitako komunikatua irakurri zuten, non ETAk bere errendizioa iragarri duen, Espainiaren indarraren eta distiraren aurrean etsita.
Tamalez, komunikatua irakurri eta gutxira, ertzain batzuk gerturatu ziren, modu txarrean nonbait, eta jaia zapuzteko gogoz edo, taberna parera hurbildu, eta han, jaitsi eta bezeroren batzuk taberna barruan jo zituzten. Tentsio une batzuen ondoren, joan egin ziren.
Jarraian erretransmisioko perla batzuk, eta beherago, ETAren komunikatua.
Eup!
Tamalgarria da atzo halabedin gertatu zena ertzainekin. Gu han izan ginen partida osoan zehar, giro ezin hobea egon zen (jendez gainezka) eta oso ondo pasatu genuen.
Lotsagarria da ertzainen jarrera, zoritxarrez Euskal Herrian ondo ezagutzen duguna. Baina bestalde, lana ondo egin denaren seinale da: ziur Ertzaintzaren komisaldegian ere entzuten egon zirena! Euren erantzun irrazional hori da uhinak leku askotara heldu ziren seinale.
Eta egia da erretransmisioa ez zela euskaraz egin, baina bai Euskal Herritik. Eta azken galdera, euskal ideologia zer da?
Bartzelonan zale espainolek kaleetan zuhaitzak erretzeari ekin zioten.
Asko disfrutatu nuen Halabedirekin. Benetan, des-nazionalismo ariketa freskoa eta jatorra iruditu zitzaidan. Satira latza eta gordina izan zen, umoretsua.
Jaia ez zuen zapuztu Espainiaren garaipenak. Harekin ere jarraitu zuelako katxondeoak. Zapuztaileak ertzainak izan ziren eta tristea eta lotsagarria iruditzen zait.
Karlott delakoari: hauek egin zuten beren errentransmisioa, nahi zuten bezala, eta kito. Antolatu zaitez zure kontura, kolaboratu ezazu irrati popular batekin nahi baduzu, edo sortu zure blog, twitter edo dena delakoa zuk zeuk nahi duzuna errentransmititzeko nahi duzunean. Beti besteen kulpa da sareko komunikazioa? igaro dira garai horiek. Komunikazioaren gakoa zure esku dago, kexati hori!
Hala Bedin gertatutakoaren inguruko informazio gehiago emate aldera, esan aurretik Aiztogile (kutxi) kale osoa gurutzatu zutela ertzainek gurera iritsi aurretik eta bertan ez omen zuten oso harrera gozoa izan.
Gurera iritsi zirenerako, beraz, amorratuta zetozen. Taberna aurrean geunden gu, eta, nonbait, ez zitzaien gustatu beldurrik erakutsi ez izana. Ez si eta ez no furgonetetatik atera eta batari eta besteari joka hasi ziren. Gutako batekin hartu zuten herra, eta heldu eta eramatekotan zirela iruditu zitzaigun. Zorionez, ez zen halakorik gertatu. 15 segunduan gertatu zen guztia, eta kamiseta hau utzi ziguten opari
Egurtu zutenak entzun omen zion haietako bati "es aqui donde tenian la fiesta". Hortik ondorioztatu genuen gu entzuten ari zirela. A ze ohorea! Arkauteraino iristen dira gure uhinak!
Eta hori Espainiak irabazi zuela. Deskuidoan Holandak irabazi izan balu, batek daki zer gertatuko zatekeen.
Bidenabar, eskerrik asko #todosconlaDroja-rekin ibili zineten guztioi!
Albako dukeak erantzundako horretan, #todosconlaDroja gakoa aipatzen du. Izatez, Twitterren gako hori, eta #halabedi eta #uht arakatuta aurkitu ditugu bart gaueko erretransmisioko perla horiek. UHT da Halabediko programa baten laburdura, Una hora tarde.
Todos con la Droja horrek bi konturi egiten dio erreferentzia:
Saiatu baziren ere, atzokoen kaskogorriek ez zuten hala bediren festa zapuzterik lortu. bizi izan genuena bizi eta geroko amorrua amorru, gure barreak beraien biotzerre bihurtzen asmatzen dugun bitartean gurea da garaipena, txikia bada ere.
bitartean segi uhin askeetan nabigatzen eta ez ahaztu:
osasuna eta bitamina!!
UHT, una hora tarde. Euskaraz Bat ordu arratsalde. Hala Bedi Irratiaren saio mitikoa, Es todo tan complejo-rekin batera.
Egin itxi zutenean sketch mitiko hau egin zuten.
Zuzenean hasiera hasieratik jarraitu nuen Hala Bediren irratsaioa. Giro aparta jarri zuten. Euskaldun asko ultzera batetik libratu gintuzten. Betiko Hala Bedi entzun ahal izan genuen. Betiko broma eta ironia transgesorea. Horrelako gehiago behar ditugu, ahal bada euskaraz, baina bestela ere beti izango dugu Mundina!
Hala Bedi UNA GRANDE Y LIBRE!
Hori ez da lapsusa. Nire aita galiziarra da eta beraren jatorrizko eskualdean, eta Galiziako oso eremu zabal batean, gheada izeneko ezaugarri fonologikoa (edo fonetikoa, ez dut sekula terminoak bereizten jakin) daukate, alegia, droga droja ahoskatzea. Pentsa, herriko diskoteka baten izena El Jato Nejro da, holan daukate idatzita, bai, bai... Beraz, hori ez da lapsusa, euskaldun zahar batek "dolor de cabeSa tengo" esatearen parekoa da.
Ados nago mezu gehienekin eta geuk ere entzun ahal izan genuen zati bat (Iruñea-Bilbo autobusean geunden) eta barre ederrak egin genituen beste bidaiariek urduri-urduri eta tentso-tentso COPE entzuten zuten bitartean.
Baina horretaz gain: ez duzue salaketarik jarriko? Izugarria da harroputz nazkagarri horiek egiten dutena eta egiten uzten dietena. Nahikoa da! Iruñean ere ikurriñadunak egurtu, ospitalean atxilotu, gustatzen ez zaien kamiseta bat eramategatik jipoitu eta atxilotu... ez dugu ezer egingo puztutako inkontrolatu hauekin?
Ala, asuntoarekin bukatzeko, grabazioa lortu dugu irratian. Rober izeneko batek (eternoki eskertuko dizugu!) grabatu zuen saioa oso osorik, eta Halabediren podcast-eko bereziak atalean dago entzungai.
Mila esker, Rober!
Oso ondo, Manex, beste sarreratxo bat egiteko balio zuela pentsatu dugu. 4 minutu sinkronizatu ditugu (audio/bideo) aperitif gisa, baina partida osoarekin DVD bat ekoiztu beharko luke baten batek!
"Todosconladroja" hitz gakoarekin bilatu hemen:
Jo zuten lagunaren kamiseta nola gelditu zen ikusi dezakezue Hala bediren facebook-eko argazki bilduman
bertan geundenok ederki ikusi ahal izan genuen (garaiotan inolako nobedadea ez den arren): arrazoirik eman gabe, zuzenean, sartu eta jo. Argi eta garbi.
Ez ziren miaketak egitera etorri, eta ez zuten miaketarik egin: jotzera etorri ziren.
Kolpeetatik aparte, eraginik txarrena gau eder bati brotxe penagarri bat ematea izan zen. Ederki pasa genuen Hala Bedi tabernan bildu ginenok: oasi bat izan zen azken egunotako oldarraldi ultraespainiarzalean. Pena, horrela bukatu behar izana, betikoengatik.