Teknologia albisteak
5

Erreakzioak Jaurlaritza "I need Spain" kanpainara batu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-07-08 : 13:07

Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Espainiako Gobernuarekin, EAE Europan sustatzeko I need Spain leloa erabiltzeko. Sukaldari batzuen irudia erabili dute horretarako, eurei leloaren berri eman gabe, Pedro Subijanaren hitzetan. Facebooken I need EH taldea sortu dute eta I need Independence webgunea ere bai.


Jatorrizkoa: Goio Arana

Jaurlaritzaren prentsa-ohar ofizialak azaltzen duenez 300.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak EAE I need Spain lelopean sustatzeko Europan, bereziki Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan. "Euskadirekin zuzeneko aireko konexioak dituzten herrialdeetan garatuko da sustapena" prentsa oharraren arabera. ABC egunkariak herenegun zekarren albistean Patxi Lopezen hitz hauek ekarri zituen:

Atzerrian bizi den jende askok agian ez gaituzte zehatz-mehatz kokatzen, eta nazioartean ospe handia duen España markarekin erlazionatzen bagaituzte, turista gehiago erakar ditzakegu.

I need EH, I need Independence

Ekimenak kritikak jaso ditu alderdi abertzaleen partetik, eta sarean ere egon dira erreakzioak. Facebooken honako hauek arakatu ditugu:


Argazkiak.org | Sukaldariak, I need Spain kanpaina © cc-by-sa: herri.admin

Sukaldarien argazki hau Zuzeun ikusi dugu, eta argazkiarekin batera hauxe dio Iñakito Garayk: "Batek jakin sukaldari hauek aurrez ezagutzen ote zuten iragarkiaren leloa". Bada, Pedro Subijanaren hitzetan ez zieten leloaren berri eman:

Ez ziguten azaldu kanpaina nolakoa izango zen. Hirurok elkarrekin argazki bat ateratzeko besterik ez ziguten eskatu.

Lehendakariaren hitzetan Euskadi mapan kokatzen laguntzeko beharrezkoa da Espainiarekin batera iragartzea. Argumentu horrekin gehitu zioten Espagne izena Pays Basque izenaren azpian Euskaltel txirrindulari taldearen ekipamenduari. Subijanaren hitzetan, sukaldari euskaldunak aski ezagunak dira munduan Espainian daudela gogoratu beharrik gabe:

Euskal sukaldaritza aspaldi kokatu zen nazioartean, bere kabuz.

Jaurlaritzaren erantzuna kritikei

Idoia Mendiak esan du "Euskadi Espainiatik askatu nahi duenari bakarrik" ez zaiola gustatzen kanpaina. Gai hau jorratu du gaurkoan Anjel Lertxundik bere Berriako Hitz beste atalean:

Esaldiaren branka erakustea ahaztu zaio: "Euskadi Espainian mantendu nahi duenari bakarrik gustatzen zaio kanpaina".

Erantzunak

Goio Arana
2010-07-08 : 17:01

Kalamuatik Txargainera blogean Leire Narbaizak gogoeta egiten du kanpainaren gainean:Espainiak behar gaitu


Juanjo
2010-07-08 : 21:59

Youtube-ko bideo horiek... Nola esan, gaztelaniaz zertarako? Ah, bai, hegoamerikarrak turista gisa datozenean bakarrik onartzen dituzte, ez lanera "inmigrante" moduan. Baina, baina... ziur zaude iragarki hori hegoamerikarrei zuzendua dela? Jakina, horregatik da gaztelaniaz... Gainera, kanpotarrak ez ezik, bertakoak ere (espainiarrak) gure herrialde handi eta batu honen barruan turismoa egitera bultzatzeko balio du. Ja; ja... baina... orduan zergatik jarri dute leloa ingelesez? Leloak...

BikoteAlaia
2010-07-09 : 11:04

Dimitrik ere ez du Espainiaren beharrik :-)




Goio Arana
2010-07-09 : 23:27

Hemen jarrita daude eskuragai "EH behar dut" eta "I need EH" ikurrak.



Argazkiak.org | EH behar dut © cc-by-sa: goioarana

Argazkiak.org | I need EH © cc-by-sa: goioarana


Josu Mendicute
2010-07-21 : 19:41

Facebook aplikazio bat egin dute Ideatecakoek Paul olagarroari galderak egiteko. Honakoa egin diot nik:


What does Basque Country need? I need..."

Eta bi aukera eman dizkiot: Spain eta Independence. Zein uste duzue aukeratu duela Paul olagarroak?



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Paul olagarroak Independentzia behar du | Erabiltzailea: mendicute


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago