Mundialarekin nahikoa ez, eta asteburuan Frantziako Tourra hasiko zaigu! Aurten ere Tropela.net webgunean porra egiteko aukera izango duzue, urtero bezala. Eta nahi izanez gero, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa egiteko aukera daukagu, Sustatu tropeltxoa martxan dago eta. Animatu eta eman izena! Larunbateko 16.00ak arte dago astia, baina ez gehiago! Irabazleak sari txiki bat ere izango du.
Argazkiak.org | Tropela.net © cc-by-sa: asarasua
Tropela Elkartea 2005ko martxoan osatu zen, teknologia berrietan euskaraz bete beharreko gabeziak indartzeko asmoz. Elkarte horren lana da Tropela.net webgunea, txirrindularitzaren inguruko lehiaketak (porrak) sortzeko plataforma. Tourrean ez ezik, Vueltan eta Giroan ere parte hartu daiteke.
Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua gora joan da. Tropela.net, beraz, aitzindari ez ezik, erreferentzia ere bada euskarazko Interneteko produktu eta lehiaketen alorrean.
Sustatuzaleok ere parte hartu izan dugu Tropela.net-eko lehiaketetan eta aurten ere hantxe izango gara. Eta hementxe gonbidapena Sustatuzale guztioi: egin zure porra eta erakutsi zu zarela Sustatuzaleon artean nagusi!
Parte hartzea doakoa da eta oso-oso erraza:
Larunbatean hasiko da Tourra. Aurten, 97. edizioa. 20 etapa eta prologoa, 3642 km, 52 erlojuaren aurka, 25 mendi handi eta dozenaka txiki, pabesa, 22 talde eta 198 txirrindulari,....
Uztailaren 25ean ikusiko dugu nor nagusitu den. Bai Parisen... eta bai Sustatun!
Irabazleak sari txiki bat ere izango du.
Iban Lizundia (Durango) izan da irabazlea, Sustatuzaleen porran.
Guztira 5976 puntu atera ditu eta porra nagusian 378. gelditu da. Iban, irakurtzen baduzu hau, jarri kontaktuan gurekin datu-orriaren bidez (utzi zure telefono eta e-posta helbidea) edo Facebook-eko Sustaturen horman mezua lagata, eta erantzungo dizugu, oparitxo bat zain duzu eta.
Azkenean, 54 lagunek hartu dugu parte Sustatuko tropeltxoan.
Podiuma:
Iban durangarraren porra:
Contador, Alberto
Menchov, Denis
Schleck, Frank
Wiggins, Bradley
Cancellara, Fabian
Gesink, Robert
Cavendish, Mark
Farrar, Tyler
Boasson Hagen, Edvald
Ciolek, Gerald
McEwen, Robbie
Martinez, Egoi
Txurruka, Amets
Brajkovic, Janez
Chavanel, Sylvain
Millar, David
Rodriguez, Joaquin
Sanchez, Luis Leon
Van Den Broeck, Jurgen
Porra orokorra, Tropela.net-ekoa, Leitzako "Txatxok" irabazi du, 6.965 punturekin.
Eta txirrindularien puntuak begiratuta, hauexek 15 onenak:
Aupa, animo! Honezkero 30 lagundik gora gaude Sustatuko tropeltxoan. Gutxi falta da Tourra hasteko. Non dago Marino?