Teknologia albisteak

Jaurlaritzaren euskararentzako laguntzen deialdia, murrizketa txikiarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-06-07 : 11:06

Joan den ostiralean kaleratu zen aurtengo euskararentzako dirulaguntzen Eusko Jaurlaritzaren deialdia, urtero Hizkuntza Politikarako Sailbururodetzak ateratzen duena. Uztailaren 5a arte dago epea laguntzak eskatzeko, alor hauetan:

  • Euskalgintzako proiektuak
  • Euskarazko hedabideak
  • IKT, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietako proiektuak
  • LHT, edo lantokietan euskararen erabilera-planak sustatzekoak
  • EBPN, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitakoak

Iazko deialdiarekin alderatuta, ez dago diru kopuruetan alderaketa handirik. LHT bakarrik jaitsi da, eta EBPN pixka bat igo

  • Aurten 12.690.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.800.000, LHT 2.200.000.
  • Iaz 13.100.000 euro: Euskalgintza 1.339.000, Hedabideak 5.725.000, IKT 1.626.000, EBPN 1.700.000, LHT 2.710.000.

Beste aldaketa bat, ordainketa motari dagokio. 12.000 eurotik beherako dirulaguntzak hasieran ordainduko dira osorik; hortik gorakoak 2 zatitan, baina %80/%20; lehen %50/%50).

Bestalde, IKT deialdia ez dago HPSko organigraman Sustapen zuzendaritzaren azpian, Koordinaziorako Zuzendaritza izeneko zuzendaritza berri baten azpian baizik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago