Teknologia albisteak

Baserri Eguna Igartubeitin

Erabiltzailearen aurpegia
Kizkitza Ugarteburu
2010-06-01 : 13:06

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira.

  • Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari.
  • Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna
  • Jakoba Errekondoren solasaldia
  • Animalien erakusketa
  • Gaileta ekologikoak egiteko tailerra
  • Bisita gidatu antzestuak
  • Bisita gidatuak interpretazio zentrora
  • Bertsolariak
  • Txalapartariak
  • Oilasko erreketa
  • Trikitixa

Egun hontako ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.

Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna. Festa erraldoi honetan, baserritarrei omenaldia, animalien erakusketa, Jakoba Errekondoren solasaldia, gaileta ekologikoak egiteko tailerra, bisita gidatu antzestuak, bertsolariak, txalapartariak, oilasko erre jana, trikitixa eta abar izango ditugu.

Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da "UNICEF" Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun "Unicef" elkartearen alde izango da. Dantzariek, bertsolariek, trikitilariek, antzesleek doainik partehartuko dute festa honetan haurren eskubideen aldeko elkarte honentzat.

Ekintzen egitaraua:

11:30: Jose Iza Peñagarikano Itsasoko arotzaren familiari omenaldia, dantzariak aurreskua dantzatu eta opari banaketa ekitaldia egingo dira, Foru Aldundiko ordezkariak bertan izanik.

11:45: Bertsolariak

12:00: Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia

12:00etan eta 13:00etan: Gaileta ekologikoak egiteko tailerra interpretazio zentruko galerian

Bisita gidatu antzestua Igartubeiti baserrian

13:00-13:45 euskeraz 14:00-14:45 gazteleraz

Bisita gidatua Interpretazio zentroan

14:00-14:30 euskeraz 15:00-15:30 gazteleraz

Goiz osoan zehar

  • Animalien erakusketa
  • Trikitixa
  • Lumagorriko oilasko erreak (Pintxo salmentarekin lortzen den dirua “UNICEF”-entzat izango da)

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Informazio gehiagorako:

Igartubeiti Baserri Museoa

Kizkitza Ugarteburu Telf: 943 722 978 http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago