Gaur maiatzak 25, nazioarteko bi egun ospatzen dira. Eskuoihalaren eguna eta Geek harrotasunaren eguna. Beraz, Sustatuzale zareten heinean, espero dugu gauza izango zaretela galdera hauek erantzuteko:
Lehen hiru galderak Geek edo Frikien Harrotasunaren egunari dagozkionak dira.
Star Wars filma estreinatu zen eguna izan zen, 1977an, maiatzaren 25a, eta horregatik ospatzen omen da dena delako hau.
Eskuohial, xukadera edo eskupañuaren egunaren motiboa da aldiz, Douglas Adams idazle ingelesaren lana ospatzea. Adams 2001eko maiatzaren 11n hil zen, eta handik egunera ospatu zen lehen Towel Day delakoa. Zergatik, Adams-en lan batean, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy delakoan (zientzia fikzio satirikoa), esaten delako ezinbestekoa dela, galaxian bidaiatu behar baduzu, eskuohiala aldean eramatea.
Horregatik, gaurko egunez, jende askok irteten omen du mundura eskuohiala hartuta... Hori esaten dute behintzat.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Ronaldo Ferreira, Racum
Erantzun
Sartu