Teknologia albisteak
18

Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaile

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-04-26 : 12:04

Vocento taldeko egunkariekin igandez zetorren gehigarrian ageri da Lopez eskumuturreko ezagunarekin. Modelo bat baino gehiago dago, baina plastiko zati bat besterik ez dira, alde batetik marka bat erakusten, kasu honetan EFX delakoa.


Argazkiak.org | Pultsera energetikoa © cc-by-sa: sustatu

Beheko aldetik, ordea, azala ukitzen duen aldean, txip baten itxura duen zerbait dauka, holograma bat omen. Ke saltzaileen arabera, hori da sendatzaile energetikoa edo dena delakoa.


Argazkiak.org | pultsera sendatzailea, txipa © cc-by-sa: sustatu

Txorakeria handi bat besterik ez da, noski. Baina, saldu, saltzen ari dira. Hona Goiena Telebistan azaldutako albiste bat:

Pultsera hauek txorakeria handi bat besterik ez direla demostratu da, bai serioski, eta bai txantxetan ere.

Serioski, horra azterketa bat non plazebo efektuarekin parekatu duten pultseren ustezko eragina.

Txantxen alorrean, txip edo bateria edo holograma batek zeure bizimodu edo osasunean eragin dezakeela uste baduzu, ekin energia gehiagoko zerbaitekin, adibidez telefono mugikorreko bateria batekin.

Erantzunak

iker
2010-04-26 : 12:51

100% efektibitatea..



Sustatu
2010-04-26 : 14:17

Portadan eskumuturrekoarekin agertzeaz gain, barruan bere euskara ikasteko prozesuaz mintzo da Patxi Lopez.



Yo es que soy de la margen izquierda, una zona donde no se ha hablado euskera nunca. Y el euskera es complicado. Además, hago muchas piras.

Ibar Ezkerrean sekula euskararik egin ez denik ezin da egia izan, toponimiari erreparatuz gero konturatzen da bat. Horrez gain, Bilboko Buja auzoan, Ibar Ezkerrean geratzen dena izatez, baserritar euskaldunak elkarrizketatu izan ditu Iñaki Gaminde hizkuntzalariak, Bilboko Euskara bere liburu eta grabaketa sortan.


Joxe Rojas
2010-04-26 : 14:39

Bada, Jaurlaritzak bere euskara klaseengatik ordaindu duen dirutza kontuan izanda, egin zezakeen ahaleginik txikiena sikieran klasera joatea da >:(

Jozulin
2010-04-26 : 14:40

Dio nire lagun -gaizto- batek orain arte ahoa zabaltzen zuen arte ezin genuela jakin norbait babua ote zen; orain errazagoa da: esumuturrera begiratzearekin nahikoa.

Kasu honetan ahoa eta eskumuturra ados daude.

Josu Mendicute
2010-04-26 : 15:05

+1 Joxe. Lehendakariaren euskara klaseentzat 36.000 euro laga ostean...


urdin
2010-04-26 : 16:23



  • J. I. Homobono, Meatzaldeko eta Enkarterriko sortaldeko herriak aztergai dituela:
    El sector comprendido entre los ríos Nervión y Cadagua presenta un absoluto predominio de la toponomástica vasca. Al otro lado de este último, el término municipal de Barakaldo y zona aneja de Güeñes acusan una neta prevalencia de términos euskéricos. Más al Oeste, el Valle de Trápaga, San Pedro de Galdames y Ortuella aún cuentan con una elevada densidad toponímica vasca. Pero ya en Abanto-Zierbena, resto de Galdames, Sopuerta y Muskiz predomina absolutamente la toponimia románica, encontrándose las persistencias euskéricas muy desdibujadas. Sin embargo, la toponimia vasca rebasa el límite provincial por tierras de Castro Urdiales, con mayor presencia en su zona minera.

  • Mexikon bizi zen merkatari batek, jatorriz Galdamesko Allende auzokoa zenak, estola egin nahi izan zuen bere jaioterrian, eta, hala, beraz, 1753an, diru-kopuru bat utzi zuen testamentuan xede horretarako; baina baldintza hau jarri zuen:
    con maestro de primeras letras que sepa la lengua bascongada.

  • Truebaren arabera, XVIII. mendearen amaieran, Galdamesko eta Gordexolako hainbat auzotan, galtzadetatik urruti zeuden horietan, euskaraz hitz egiten zen.

  • Ladislao de Velascok dio 1780. urtearen inguruan Galdamesko eta Gueñesko auzo urrutiratuetan, Barakaldorekin muga egiten zuten horietan, euskaraz hitz egiten zutela.

  • Labayruri jarraituta, XVIII. eta XIX. Mendeen artean, Galdames eta Gueñesko auzo batzuetan euskaraz hitz egiten zen, baina apal-apal zebilen euskara, ezin apalago:
    La parte encartada en que todavía en este siglo XIX se ha hablado el bascuence es Baracaldo, y en la que agonizó á fi nes del pasado XVIII y principio del presente XIX, Galdames y Güeñes en algunas de sus barriadas.

  • Ladislao Velascok 1879. urtean jaso zuen Barakaldoko itzal handiko gizon batek, 85 urtekoa berak, ondo gogoratzen zuela, haurra zela [1800 aldera], euskaraz hitz egiten zutela Galdames eta Gueñesko auzotarrek, Barakaldo ondoko mendialdeetan.

  • Gordexolako apaiz batek, Aretxederra izenekoak, Gordexolaren gaineko argibideak bidali zizkion Tomas López izeneko jaun bati 1794an, López hori Espainiako mapa prestatzen zebilen eta. Besteak beste, hauxe esan zion Aretxederrak Gorde xolako herritarrei buruz:
    Todos son de apellido vascongado pero la lengua bascongada ay muy pocos que la entienden.

  • 1865. urtearen inguruan, ondokoa idatzi zion Bonaparteri Aita Uriarte arrigorriagarrak, printzeak hizkuntza-mapa egiteko behar zuen informazioa emanez:
    He averiguado con toda exactitud cuantas preguntas me hace S. A. para el Mapa lingüístico. En Baracaldo los barrios de Regato y Retuerto son enteramente castellanos y es muy raro que en éstos se hable bascuence; pero en los otros cuatro que son: Beurio, Burceña, Irauregui y Landaburu la gran mayoría es bascongada, por que poseen ambas lenguas, y solo algunos muy jóvenes no saben bascuence. En el barrio de San Vicente la mayoría es castellana, aunque también hay bastantes bascongados. Olaveaga y Deusto con Zorroza son también bascongados, aunque se habla mucho castellano. La Campa y Las Arenas, que son tres casas, son bascongadas. Por la parte de Arrigorriaga el castellano está reducido a la población reunida con Bilbao, que son: Achuri y Bilbao la Vieja, de consiguiente todas las barriadas por las que me pregunta, como son: Bolueta, Venta Alta, Madariaga, Aguirre, Artundua, Illumbe, e Ibaizábal son enteramente bascongadas.

  • Patxi López. 2010:
    el euskera nunca se ha hablado en la margen izquierda.


arrikitaun (edorta lopez)
2010-04-26 : 16:43

Portuko kopla zaharra eguneratuta


Francisko Lopez saleue,
euskara esamiñeue,
Portugaleteko barran,
brantza estue paseue...


  1. Yo es que soy de la margen izquierda, una zona donde no se ha hablado euskera nunca Beno saleue neu ere Portugaleten jaio nintzen, ondo-ondoan bizi naiz eta ikasi, ikasi dut, beraz, eutsi!

  2. Y el euskera es complicado Jakina! eta lehendakaria izatea ez ala da konplikatua? Mezu hori zabaltzen baduzu maloooo, malooooo.

  3. Además, hago muchas piras Ahhhhhh!!!! Bale, orain ulertzen dut, beno bada euskaltegietan bezala %85eko asistentzia bermatzen ez baduzu, dirulaguntzarik ez, beraz itzuli dirua!

Porzierto, orekaren pultsera erabiltzea ere! zer desorekatuta zaude ala?


oreka ch
2010-04-26 : 17:10

Ezjakintasuna zer den...

bestalde ez dirudi pultsera horrek oreka handirik ematen dionik, besoa beste baten sorbalda gainean jarrita dauka eta.

Felipe Baraka
2010-04-26 : 20:21

Gaur egun batzuek jarraitzen dugu euskaraz berba egiten. Egunotan Barakaldoko Beurko Bagatzan
Euskal Astea ospatzen gabiltza


Julen
2010-04-26 : 21:19

"el euskera nunca se ha hablado en la margen izquierda." gezur galanta, ni, Bizkaiko meatzaldekoa naz (Gallarta) eta familia guztia euskalduna dut, Franco garaian amonak nire osaba izekoei ez zien euskara irakatsi, baina gero 80 hamarkadan ikasi zuten. Patxi eta betiko desenkusak: es que es muy dificil, es que lo hablan cuatro, es que en mi pueblo nunca se ha hablado. Egia da ezkerraldean eta meatzaldean euskara ez dagoela Ondarroan bezain sano, baina euskaldunak gero eta gehiago gara, eta gazteak. Gogoratzen naiz duela gutxi nire herrian anaiarekin kaletik euskaraz hitz egiteagatik terroristak deitu gintuztenean. Euskara ETA rekin lotzen jarraitzen duten Patxi bezalako pertsona asko geratzen dira.

Jozulin
2010-04-26 : 22:33


Elkarrizketa honetan ere onartzen zuen Patxi Lopezek piper egiten zuela euskara klaseetara.



Zer moduz zoaz euskararekin?



Orain, kanpainan, piper egiten.



Noizko ikusten duzu zeure burua ETB1ko eztabaida batean?



Ibarretxek hamar urte behar izan ditu. Nik espero dut horren erdia baino lehen lortzea, hurrengo legegintzaldia amaitu baino lehen. Ikasten ari naiz, oso gustukoa dut. Baina aitortzen dut kostatzen zaidala. Gauza hauek lehenbailehen ikastea hobe. Damu naiz utzi izanaz; gazte nintzenean hartzen nituen eskola haiek, dantza taldean. Orain kostatzen ari zait, baina horretan nago eta amaituko dut.


Josu Mendicute
2010-04-27 : 14:26

Elkarrizketa hori, tokaio, Lehendakari izan baino lehenagokoa da. Bere alderdiak ordaintzen baldin bazituen klase horiek... ba bueno. Baina orain guztion diruaz ordaintzen dituzte bere euskara klase eskakeatuak.


Amorragarria da. Facebooken taldea sortu dute Yo también haría muchas piras si Jaurlaritza me pagara la matricula (Nik ere piper asko egingo nituzke matrikula Jaurlaritzak ordainduk balidake).


Amorru horren lekuko, 112 kide gara une honetan. Larrialdietarako zenbakia, baina ez dut uste Patxi asko larrituko denik honengatik, lehenago behin eta berriro egin duen bezala, txorakeriaren bat tuiteatuko digu gaiak erreperkusio handiagoa baldin badu.


desplazatua
2010-04-27 : 15:51

Aralarrek Lopezi eskatu dio ez dezala ahaztu "EAEko lehendakari delako ari dela guztion diruarekin euskara ikasten".
Gehiago irakurri


Mikel
2010-04-28 : 17:46

El Pais egunkariak dakarrenez Osasun ministerioa larrituta dabil. Baina deigarriena ez zait hori egin. Albistean diotenez pertsonaia ezagunei dirua ematen diete eskumuterrekoa eramateko (ohiko praktika hainbat produktu/merkatutan), tartean Belen Esteban ere!


Desplazatua
2010-04-29 : 08:38

Belen Estebanek eta Cristiano Ronaldok eta beste hainbatek, baina Facua-Consumidores en Acción kontsumitzaileen elkarteak salatzea erabaki du Correon irakurritako albistearen arabera. OCUk ere "produktu-milagrotzat" jo du.


Sustatu
2010-04-29 : 09:44

Mikelek emandako esteka horretan El Paisek dio Patxi Lopezek argitu duela pultsera amarentzat zela. Ez du hitz testualik edo beste erreferentziarik ematen.


Kontua Zaldieroak ere aipatu du gaurko tiran.


Gai honetatik sortu den bestea, euskara klaseei eta Ibar Ezkerrari buruzko kontua, beste artikulu honetan luzatu dugu, Legebiltzarrera iritsiko denez.


arasanse
2010-05-03 : 00:15

Eskumuturrekoarenak erakusten du berriz ere nolakoa den Lopez. Badaude adjetibo mordo bat bere ezjakintasuna adierazteko, baina ez dut uste merezi denik, hasieratik ikusten zitzaion. Euskarari buruz esandakoa izan da benetan lotsagarria; edo kaiku galanta da, edo oso-oso gaiztoa. Niretzat harrigarriena zera da: nola ez diren lotsaz hiltzen bere partiduko asko, ustez kultura dutenak: Urgell, Etxezarreta, Zabaleta... eta haiekin batera ezagutzen ditugun asko eta asko. Hainbeste amorru gordetzen diote euskalduntasunari? edo beren interes partikularrek dute lehentasuna? Gustatuko litzaidake jakitea.

azpi
2010-05-03 : 00:53

Pultsera majikoaz, gaurko DVn


  • ¿Lleva la polémica pulsera Power Balance?

  • Como se consigue en internet, me pidieron ayuda para encargarla para un regalo, y me la puse para cuando viera a esa persona, dársela. No he notado ninguna energía ni animo a nadie a comprarla.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago