Teknologia albisteak
1

IKT eta euskara, 2009ko Jaurlaritzaren dirulaguntzen esleipena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-10-23 : 09:10

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren IKT eta euskara 2009ko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da duela egun batzuk EHAA buletinean. Sustatuk 50.440 euroko laguntza jaso du.

Dirulaguntza inportanteak jaso dituzten beste proiektu batzuk, atari edo webguneak egiteko ekimenen alorrean:

  • Nontzeberri (Suspergintza elkartea), 56.535
  • IKTB, Nafarroako Ikastolen sareko telebista proiektua, 54.082
  • Zientzia.net (Elhuyar), 28.370
  • Argia.com multikanala, 25.972
  • ESI atarirako edukiak, European Software Institute: 25.708
  • Zernola (Elhuyar), 24.758
  • Aspaldiko (apdko.com, Animatu Multimedia), 23.967
  • Norbolsa Broker euskaraz, 21.027 euro
  • Ahotsak.com (Badihardugu elkartea), 20.976

Beste alor bat izan zen deialdian, euskarazko softwarea sortu edo euskaratzekoa. Atal honetan, 20.000 eurotik gora jaso dute hauek:

  • Evolution lokalizatzea eta euskaraz garatzea (GG Gabinete de Gestión SL), 40.371
  • SAP Business One euskaratu (Information Technology Aktion SL), 30.397
  • e-Eskolak, eskola telematikoen kudeaketa automatikorako plataforma, 29.399 (Behin Betiko SL)
  • EuSteno proiektua, estenotipia informatizaturako sistema bat sortu euskaraz (Elixir Films SL), 27.475
  • Euskararentzako ahots-biometria, telefonian eta domotikan erabiltzeko (Voice Consulting SL), 24.054
  • DM Marketing Bask (DMacroweb enpresa), 22.333
  • Euskocms Asp (Fidenet), 21.412

Beste pare bat multzo ere bazauden deialdian, horietako batean, Bizi-kalitate eta aisialdiko edukiak garatzekoan, 20.000 eurotik gora jaso dute hauek:

  • EIKEA proiektua (euskal ikus-entzunezko edukien aberastea, Vicomtech), 25.763
  • Discabook 1.0 (XMadina Tecnologia Adaptativa SL), 20.495

Dirulaguntza murritzagoak lortu dituzten proiektuen artean, batzuk aipatzearren:

  • UZEIren Eulexpro proiektuari (Eulex datu-base lexikala informazio semantikoz aberastea), 2814 euro.
  • Kaixomaitia.com, 8869
  • Sustatu teknikoki egiten duen CodeSyntax enpresaren beste bi webgune, Argazkiak.org (5.886 euro), eta Blogak.com (7.054)
  • Hilerrigest (hilerrien kudeaketa ote? ez dakigu), 13.188 euro.

Puntuaketa nahikoa lortu ez eta laguntzarik gabe geratu diren proiektuen artean, baten batzuk nabarmentzeagatik:

  • Blogari.net, euskarazko lehenbiziko blog plataforma.
  • Teknopolis saioaren webgunea, ezta Norteko Ferrokarrila irrati-saioarena, edo Teknoskopioa ideia lehiaketarena, Elhuyarren produktuak hiruak.
  • Opentrad B bizkaiera-batua itzultzaile automatikoa (Eleka)
  • Euskalerria.org sareko e-posta sistema
  • Tropela.net proiektua
  • Gaztesarearen gazte informazio agentziaren berrikuntza.

Esleipenaren testu osoa EHAA buletinean.

Erantzunak

MiKeL
2009-10-23 : 22:09

"Evolution lokalizatzea eta euskaraz garatzea (GG Gabinete de Gestión SL), 40.371"



Evolution kasu hontan ez da GNOMEren posta bezeroa ( http://projects.gnome.org/evolution/ ), ERP bat baizik ( http://www.gabiges.com/ ). Posta bezeroa euskarara guztiz itzulia dago eta garapen nagusia RedHat-en esku geratzen da, oraingoz ;)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago