Teknologia albisteak
7

Eurovision 2009 zuzenean, Euskovision bihurtuko dugu Sustatun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-05-16 : 21:05

Eurovision 2009 saioaren jarraipena, maiatzaren 16an, larunbatarekin. Gonbidatu bereziarekin: Ana Malagon blogari eta La Personnalite-ko webgile ezagunak gidatuko du saioa. La Personnalite-ko web diseinatzaile Goio Telletxeak prestatu du logoa eta asmatu du izena: Euskovision.

Eurovision 2009 Moskun da. Final-aurrekoak dira aste honetan, eta larunbatean 21.00etatik aurrera, finala, 25 estatutako kantuak. Kantuen ondoren, herrialde bakoitzetik bozak, adituen epaimahaien eta jendearen SMS mezuen bidez erabakiak. Hemen dago azaldua mekanika.


Argazkiak.org | Euskovision © cc-by-sa: sustatu

Emango du euskal epaimahai batek edo zalegoak botorik? Egingo dugu Euskovision? Ikusiko dugu ea zenbat zoro elkartzen garen larunbat gauean telebista eta ordenagailua aldi berean hau ikusteko...

Erantzunak

Sustatu
2009-05-15 : 13:02

Asteartean eta bart gauez egin dira finalaurrekoak Moskun. Aurrez sailkatuekin batera, zozketa ere egin da eta hauxe da partehartzaileen ordena larunbat gauerako.


  1. Lituania

  2. Israel

  3. Frantzia

  4. Suedia

  5. Kroazia

  6. Portugal

  7. Islandia

  8. Grezia

  9. Armenia

  10. Errusia

  11. Azerbaijan

  12. Bosnia Herzegovina

  13. Moldavia

  14. Malta

  15. Estonia

  16. Danimarka

  17. Alemania

  18. Turkia

  19. Albania

  20. Norvegia

  21. Ukrainia

  22. Errumania

  23. Erresuma Batua

  24. Finlandia

  25. Espainia

Iban Zaldua
2009-05-15 : 14:03

Zorionak eman nahi dizkiet hala Sustaturi nola La Personnalitéri horren ekintza postindependentista antolatzeagatik. Eurovisionek sekulako garrantzia dauka gure garapenerako, herri postmoderno bezala alegia, eta uste dut Patxi Lopezek eta Blanca Urgellek gogoan hartu beharko luketela euskal partaidetze bultzatzeko gure eskakizuna, gutxienez 2010eko Eurovisionen ordezkari bat izan dezagun: ez da dena poesia amablea eta paradisu fiskaletan kokatutako web-orriak izango... Sustatu eta La Personnalité animatzen ditut, 2009ko hau amaitu bezain laster, 2010erako balizko euskal ordezkariaren bila has daitezen. Volgako Batelariok badukagu gure proposamena: Alaitz & Maider (The Return). Baina aukera berriak esploratzeko prest gaude, zer esanik ez.


Ana Malagon
2009-05-15 : 15:11

Benetan interesgarria esaten duzuna. La Personnalitén postindependentista sutsutzat dugu geure burua eta hala lan egiteko prest gaude.



Alaitz & Maiderren proposamenta oso egokia deritzogu geure xederako -hots, Albanian ala Letonian ezagutu gaitzatela gu, munduren xilbor hau-. Honek kale egingo balu, pentsa dezagun Kepa Junkera (sic), Kupela kupela eta Niko Etxart (frontier rock)...

Goio A.
2009-05-15 : 22:51

Segurutik, ikaratuta egongo zarete baina, lasai: Sorayak ere abestuko du eta lehian ikusi ahal izango duzue.


TVEren hankasartzeaz.


Sustatu
2009-05-16 : 11:29

Gaur gaueko ikuskizuna 21.00etan hasiko da, baina La Personnalite-rekin prestaturiko gure zuzeneko liveblogging jarduna
20.00etan hasiko da. TVE1n 20.00etan hasiko dira ere, aurretiazko programatxo batekin; 20.30etan albisteak emango dituzte ordea,
ikuskizuna hasi arte. FR3n ordea, aurretiazko programa 20.35etan hasiko da.


Eurovision ikus daiteke Internetez ere. http://www.eurovision.tv/esctv/live helbidean eman zituzten finalaurrekoak,
baina haiek ikusteko saioak ez zitzaizkigun oso ondo irten. Windows-erako, bederen, plug-in bat instalatu behar da, baina
harekin ere soinu-irudiak eten egiten ziren. Beste sistema eragileez ez dakigu.


Sustatu
2009-05-18 : 11:39

Norvegiak irabazi zuen. Horra bozka guztiak. Zuzeneko liveblogging emanaldia oso animatua suertatu zen hemen, Sustatun.


Konektaturiko sustatuzaleen artean bozketa ere egin genuen (sei nominaturen artean, tresnak ez zuen gehiagorako ematen), eta euskaldunon botoak, beraz, ordena honetan joan ziren:


  • Azerbaijan 12 puntu

  • Portugal 10 puntu

  • Malta 8 puntu

Ez genuen asmatu Norvegiarekin, baina Azerbaijan 3. irten zen amaieran. Oso bikote eurobisiboa zuten.


Sustatu
2009-05-18 : 13:25

Euskovision-eko jardun osoa hemen utzi dugu artxibatuta.


Erabilitako tresna honi buruzko iruzkin batzuk ere bai, eta irudi majo bat, nola ibili ginen erakusten duena.


Erantzun

Sartu