Teknologia albisteak

Euskara eta Teknologia berriak, HPSren 2006ko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-05-30 : 14:05

Atzo argitaratu ziren EHAA buletinean Eusko Jaurlaritzako HPSren teknologia berrietarako dirulaguntzen deialdia. 800.000 euro banatuko dira zenbait eremutan.

Iazko deialdiarekin alderatuta deialdian bada aldaketaren bat. Informazio osoa, EHAAn. Honako esparruetako egitasmoak babestuko dira aurten:

– A multzoa: euskarazko atari eta web guneak egitea helburu duten egitasmoak, eta 2006a baino lehen sortutako atari edo web guneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak. Edukiak eta zerbitzuak euskaraz ez ezik beste hizkuntza batzuetan ere dituzten atari edo web guneetan euskarazkoak bakarrik izango dira laguntza gai.

– B multzoa: hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko egitasmoak (aplikazioen eta produktuen garapena bakarrik). Eta horien artean: Ahotsaren ezagutza edo sintesian oinarritutako aplikazioak; Lexiko etiketatuak; Hiztegi elektronikoak; Lematizatzaileak; Corpusak, eta Bestelako lanabesak (orain arte garapenik izan ez dutenak edota berrikuntza nabarmena dakartenak bakarrik).

– C multzoa: Softwarea euskaraz sortzea edota euskarara lokalizatzea helburu duten egitasmo-mota hauek: Enpresa-kudeaketa; Erabilera orokorreko tresnak edo lanabesak; Aisialdia eta bizi-kalitatea hobetze aldekoak; Internet lanabesak.

  • D multzoa: e-inklusioa.

Iazko deialdian, aisialdirako ekoizkinak izeneko multzo bat zegoen, eta aurten ez dago. E-inklusioarena, aldiz, berria da, eta ez dakigu zer den. Deialdiak ez du ezer zehazten. EHAA-ko buletinetan bilaketa eginez, emaitza bakarra topatu dugu, deialdi honetakoa. Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.net gunean bilaketa eginda, ez dugu e-inklusioaren aipamen bat ere aurkitu.

Diru-banaketa nola egingo den alorren artean ez da zehazten, iaz multzo bakoitzak zehaztuta zuen kopurua. Hala ere, iaz baino diru gehiago da aurten (iaz 600.000 euro, aurten 800.000), baina duela bi urte baino gutxiago (orduan 900.000 euro). Dena den, Erabili.com-en argitaratu zenez, laguntza hau Industria Sailak osatuko duen 200.000 euroko beste deialdi batekin osatuko da, guztira milioi bat euro egiteraino.

Baldintzak

Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea dago atzodanik, ekainareen 29a arte, beraz. Eskatutako laguntza, gehienez ere aurkeztutako gastu-aurrekontuaren % 50 izango da. Baina beste laguntza publikorik bada, laguntza publikoak ezingo dira izan gastu-aurrekontuaren % 55 baino gehiago.

Baldintzen artean, iazko deialdian (baina aurtengo gorabeherak dira...) zeresana eman zuen kontagailuena dago, A Multzoko proiektuei (webgubneei) ezartzen zaien baldintza baitira hauek:

  • Etengabe eguneratzeko plangintza eduki beharko dute.
  • Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak bisita-neurgailuaren emaitzak ikusi ahal izateko aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

Hedabideentzako laguntzak

Era berean, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ere argitaratu zen atzo. Gaiari buruzko artikulu dokumentatua dakar gaur Berrian Jakes Goikoetxeak.

Laguntza hauetan, sareko argitalpenetarako atal bat dago: Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak, eta notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak. 98.100 euro daude gordeta alor horretarako (iaz 98.000 euro)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago