Teknologia albisteak

Anorexia eta bulimia sustatzen dituzten webguneak

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-09-01 : 11:09

Nafarroako Unibertsitateko psikiatrak, Jorge Plak anorexia eta bulimia sustatzen dituzten webguneak salatu ditu. Bere esanetan, webgune horietan “trastorno hauek ez dira gaixotasun bezala adierazten, baizik eta norberak libreki aukeratzen duen bizitzeko modu bat bezala. Beraz, ez dago zertan tratatu beharrrik”.

Familiarentzako Zientzia Institutuak antolatutako udako ikastaro batean hartu du parte Jorge Pla Doktoreak Iruñeko campusean. Kurtso hori “nerabezaroko nahaste afektiboei eta elikadura jokabideen nahasteei aurrea hartzeko giltzen” ingurukoa da.

Webgune arriskutsuak

Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Psikiatria eta Psikologia Mediku saileko espezialistak dionez, webgune hauen egileak gaixorik daude. Webguneetan "gaixotasuna eskuratzeko giltzak" ematen dituzte, “bizimodu” hori izateko oinarriak, alegia. Dieta nola egin adierazten dute, zer egin goserik ez izateko, familiak nola engainatu... Plaren esanetan, “hori oso arriskutsua da”.

Geroz eta gazteagoak

Nahiz eta gaixotasun horiek neska nerabeek pairatzen dituzten, kontsultara joaten diren 10 urteko gaztetxoen kopurua igotzen ari dela esan du. Neskato horiek elikadura jokabide nahasketa adierazten duten sintoma garbiak dituzte.

Bere ustez, adinak behera egitearen arrazoi nagusietako bat zera da: "arrisku faktoreak gorputz-irudiarekin zerikusi handia dute, komunikabideetan eskaintzen den emakume ereduekin, alegia. Adibidez, nerabeentzako aldizkarietan agertzen diren ereduak, nesken %3ak bakarrik eskuratu dezake", gaineratu du.

Horrelako webgune bat ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago