Teknologia albisteak

Yahooko Javier Etxebesteren UEUko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Larreategi - Eibar.org
2002-07-19 : 23:07

Yahoo Iberiako zuzendariak, Javier Etxebeste iruindarrak, hitzaldia eman zuen atzo UEUn. Nere ikuspuntutik bi frentetan aritu zen Etxebeste: Alde batetik behin eta berriz azpimarratu zuen eurak ez direla edukien sortzaileak, baizik eta bitartekari hutsak; eta beste alde batetik ordaindu beharreko zerbitzuetara joan behar dela.

Atzo UEUren 30. ikastaldiko Saio Osagarrien barruan, Yahoo! Iberiako kontseilari delegatu den Javier Etxebesteren hitzaldia egon zen Larraona ikastetxeko Areto Nagusian. Ez zen jende asko hurbildu bertara (gehienak Webgune dinamikoen programazioa ikastaroan geundenak) baina hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidan. Gaia: Yahoo! Nola sortu negozio bat erabiltzailearen alde eginez

Yahoo!-ren helburua hau omen da: Edozeinek, nahi duena aurki, nahi duenarekin komunikatu eta nahi duena erosi zein saldu, webgune bakarrean egitea.

Nere ikuspuntutik bi frentetan aritu zen Etxebeste: Alde batetik behin eta berriz azpimarratu zuen eurak ez direla edukien sortzaileak, baizik eta bitartekari hutsak; eta beste alde batetik ordaindu beharreko zerbitzuetara joan behar dela.

Lehenengo atalean, behin eta berriz esan zuen, eurek eduki sortzaileei ez dietela ez dirurik kobratzen ezta ordaintzen ere, eurak jendea erakartzeko duten ahalmena ikusita eduki sortzaileen produktuak eskeintzen dituzte euren webgunean, hala nola, albisteak, kirolak eta abar.

Beste atalean gauza bat azpimarratu zuen: eskeintzen dituzten zerbitzu gehienak defizitarioak direla eta ordainketa bidezko zerbitzuak martxan jartzea ezinbestekoa ikusten duela. Adibidez Yahoo!-k EEBBn eta beste zenbait lekutan egin duen moduan. Hala ere Estatuan ez dutela hori egingo esan zuen. Arrazoia: internet oraindik populazioaren laurdenera iristen dela. Bere ustez, internet populazioaren %60 - %70 ingurura iritsi arte, ez da kobratzen hasi behar. Hortxe ikusten du posta kontuetan euren leiakide den Hotmail-en akatsa: Hotmail-ek doako kontuen edukia 2 Mb-ra jeitsi du eta hortik gorakoa kobratzen hasi da.

Honen inguruan ere datu batzuk eman zituen. Iaz Yahoo!-k 218 Milioi erabiltzaile izan zituen, eta euren helburua hortik 80 Milioi erabiltzaile aktibo erregistratu izatea da eta 10-20 Milioi inguru "de pago".

Lortuko al dute? Itxarango al dute Internet populazioaren %60ra iritsi arte?

Mikel.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago